Maialen Arocena, Adour-Bidasoa PIntura Lehiaketan saritua

“Modu oldarkorrean adieraztea gustatzen zait”“Modu oldarkorrean adieraztea gustatzen zait”

Artista gaztearen saria irabazi du Maialen Arocenak Adour-Bidasoa margo lehiaketan. “Neska gutxi izan dira parte-hartzaileen artean. Baina Maialenen lana primerakoa da”, azpimarratu zuen sari banaketan Helena Elbusto epaimahaiko kideak. 1990. urtean jaiotako irundarra da Arocena. Txikitatik erakarri izan du arteak, eta Arte Ederretan lizen-tziatu ondoren bere pasioa ogibide bihurtzeko lanean dabil. Adour-Bidasoa sariak bidea samurtu dio.

maialen

– Hirugarrenean, bai, saria lortu duzu Adour-Bidasoa lehiaketan.
Oso pozik nago, ez nuen saria espero. Aurtengoan, gainera, azken momentuko gauza izan zen, lana entregatzeko epea pasa zitzaidan ia. Hurrengoan proposamen berriekin aurkezteko gogoz nago.
– “Cultura” lana aurkeztu duzu. Nola egin duzu? Zein izan da zure ideia?
Kontzertuetako kartelek osatzen dute oinarria. Hormetan ikusi ohi ditugun bezala, geruza geruzaren gainean jarrita, masa modukoa osatzen. Ondoren, akrilikoekin eta sprayekin lau erretratu egin ditut kartelen gainean. “Cultura” izenburua jarri diot, haren garran-tzia azpimarratzeko. Kulturak hazi egiten gaitu, adimena zabaltzen digu. Aurpegiak nahita daude bukatu gabe, bizipen eta irakaspen asko dutelako aurretik.
– Berritzaile, apurtzaile itxura du. Zein influentzia dago lanaren atzean?
Kaleko artearena eta graffitiarena, batez ere. Adar hori gustatzen zait, baina baita espresionismoa ere. Uste dut arteak beti adierazi behar duela zerbait, nahiz eta lehen kolpean ez antzeman kontatu nahi duen hori. Atzean dagoena ezagutu behar da lana ondo balora-tzeko. Niri modu indartsuan, oldarkorrean adieraztea gustatzen zait. Lasai margotzea ere ondo dago, erlaxatu egiten nau. Baina xehetasunek estresatu egiten naute.
– Noiz hasi zinen artearen munduan murgiltzen?
Txikitan, errotuladorea eskuan, anaiari aurpegia margotzen nion. Ondoren, batxilergo artistikoa egin nuen, eta handik Arte Ederretako fakultatera joan nin-tzen. Artea asko gustatzen zait, eta etorkizunean lanbide bihurtu nahi nuke, zaila dela badakidan arren. Sor-tzaile izan behar duzu, eta lana zure kabuz bilatu. Independentea izan, baina, aldi berean, jendearekin kolaboratzen saiatu. Nik ahalegina egingo dut behintzat.

maialen_cuadro
– Adour-Bidasoa moduko sariak akuilu al dira?
Bai, asko animatzen zaituzte. Gainera, jendea ezagutzen duzu, harremanak egiten dituzu eta besteen lanez ikasten jarraitzen duzu. Hala ere, jende gazte gutxik parte hartzen du. Pena da, gazteok berrikuntzak ekarri ohi ditugulako. Lehiakideak izango diren arren, nik gazteak animatuko nituzke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude