Emakumeek jasaten duten indarkeria sexista ikusaraziko du Beldur Barik lehiaketak hamargarrenez 

Emakundek, Irungo Udalarekin elkarlanean, Beldur Barik lehiaketaren 10. edizioa antolatu du. 12 eta 20 urte bitarteko gazteek beren ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahalko dituzte azaroaren 8ra arte. Lehiaketak indarkeria matxistako ekintzak eta jarrerak prebenitzeko xedea du. Horrela, errespetuan, tratu onean eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea ere, askotariko ekimenen bidez.

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsona eta talde guztiek Irunen erroldatuta egon behar dute, edo Irungo ikastetxe bateko ikasle izan. Lehiaketaren asmoa da neskek beren bizitzako esparru guztietan jasaten duten indarkeria sexistaren agerpenak ikusaraztea, haien eguneroko testuinguru eta espazioetan hautematen den desberdintasunaren ondorio diren aldetik.

Banaka edo taldeka parte har daiteke (ikastetxeak, gaztelekuak…) eta piezek, asko jota, hiru minutu iraun dezakete, kredituak barne. Lehiaketak 3 kategoria dauzka, adinaren arabera: 12 eta 13 urtekoak, 14 eta 18 urte artekoak eta 19 eta 20 urtekoak. 400 euro emango zaizkio kategoria bakoitzeko lanik onenari, eta 100 euro aurkeztutako gainerako lanei.

Emakundek jakinarazi duenez, kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, transmititzen den mezuaren kalitatea baloratuko da, eta baita zenbateraino gai den ere gogoetak eta eztabaidak pizteko nesken ahalduntzeari buruz eta mutilen matxismoaren kontrako konpromisoari buruz.

Lehiaketaren oinarriak eta informazio guztia hemen koltsuta daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude