Irungo Emakumeen Etxeak hilekoarekin loturiko jarduerak hartuko ditu maiatzaren 28tik 30era. Maiatzaren 28an eta 29an «Ezagutu zure hilekoa» tailer trinkoa emango du Magalek. Maiatzaren 30ean, berriz, “Gorriaz” dokumentala emango da. Ekintzak Irungo Udaleko Berdintasun arloak antolatu ditu maiatzaren 28an ospatzen den Hilekoaren Higieneari buruzko Nazioarteko Egunaren harira.
Ekintza hauen helburua hilekoa ikusaraztea, gaiaren inguruan sentsibilizatzeko eta emakumeen errealitate hori hobeto ulertzeko. Horretarako, «Ezagutu zure hilekoa» izeneko tailer trinkoa antolatu da Magalerekin batera, María Garabieta ugalkortasun naturalean espezializatutako emaginaren eskutik, Irungo Emakumeen Etxean. Datorren asteazkenean, maiatzak 28an tailerra gaztelaniaz emango da, eta ostegunean, maiatzak 29an, aldiz, euskaraz. Bi saioak 17:00etatik 19:30etara izango dira, eta interesa duten emakumeek Udalaren webgunean eman dezakete izena, edota zuzenean Irungo Emakumeen Etxean. Toki kopurua mugatua da.
“Gorriaz” dokumentala
Bestalde, maiatzaren 30ean, ostiralarekin, «Gorriaz» dokumentala proiektatuko da Emakumeen Etxean, 18:30etan. Sarrera librea da, toki guztiak bete arte. Filmean, emakumeek hilekoarekin duten esperientzia intimoa jasotzen da munduko hiru leku desberdinetan: Indian, Hego Korean eta Euskadin. Testigantzen bidez, kulturen eta belaunaldien arteko antzekotasunak eta aldeak erakusten dira, betiere errealitate partekatu bat nabarmenduta: hilekoak mugak gainditzen ditu eta emakumean giza mailan lotzen ditu. Proiekzioa amaituta, mahai-inguru bat egingo da zuzendarietako batekin, Iraia Arburuarekin, hain zuzen.



