Erregulartasunaren Saria hirugarrenez Irazustaren eskuetara iritsi da

Jon Irazustabarrena Real Unióneko atezain eta kapitainak iragan denboraldian irabazitako Erregulartasunaren Saria jaso zuen atzo arratsaldean Stadium Galen, CE Sabadellen aurkako partida hasi aurretik. Javier Zabalok eta Miguel Ángel Trekuk saria eman diote Real Unióneko Beteranoen Elkartearen izenean.

Hirugarren aldiz lortu du atezainak saria, Real Unióneko Beteranoen Elkarteak Txingudi Radio tokiko komunikabidearekin elkarlanean antolatzen duenetik, honako palmaresa duena:

2019: Jon Irazustabarrena

2020: Dani Estrada

2021: Gorka Kijera

2022: Jon Irazustabarrena

2023: Jon Irazustabarrena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude