Erroibidek 3×3 saskibaloi txapelketa antolatu du Sanmartzialetako egitarauaren barnean

Erroibide saskibaloi klubak ohiko 3×3 saskibaloi txapelketa antolatu du Irungo jaien barnean. Txapelketa 2 egunetan jokatuko da, ekainaren 15ean eta 16an, larunbatean eta igandean eta Zabaltza plazan jokatuko da.

Ekainaren 15ean, larunbatean, 16 urtetik gorakoen kategoria mistoko partiduak jokatuko dira. Gainera, hiruko txapelketa ere egingo da. Izena emateko jokalari bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta sariak 400 euro balio ditu.

Ekainaren 16an, igandean, berriz, haur eta kadete mailako txapelketak jokatuko dira. Neska eta mutilen sekzioko partiduak jokatuko dira, hiruko txapelketaz gainera. Hortaz gain, zozketak egongo dira. Izen emateak 15 euroko prezioa izango du

Erroibide klubetik adierazi dutenez, txapelketan izena emateko deitu 688 66 51 66 telefono zenbakira, idatzi 3x3torneo@erroibide.org helbidera edo bidali mezu bat @erroibide Instagram kontura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude