Euskadiko Itsasargien Lagunen elkarteak antolatutako III. Christmas Lehiaketa abian da

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkarteak bere III Christmas lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketak itsasargien irudia Eguberrietako giroarekin lotuko du jaiak zoriontzeko erabiliko duten txartela sortzeko asmoz. Lanak elkartearen posta elektronikora amigosfaroseuskadi@gmail.com helbidera bidali behar dira abenduaren 7a baino lehen.

Lehiaketan edonork har dezake parte, adin mugarik gabe. Parte hartzaile bakoitzak Christmas bakarra aurkeztu ahal izango du eta lanak originala eta argitaragabekoa izan beharko du. Gainera, ezin dira Internetetik hartutako kopiak edo irudiak izan.

Marrazkiak islatu beharreko gaia itsasargiak eta Eguberriak izan behar du nahitaez. Edozein pintura teknika erabil daiteke: bai arkatzak, argizariak, errotulagailuak, akuarelak edo teknika digitala ere.

Lanak formatu egokian JPG edo PDF gutxienez 300 ppp-ko bereizmenarekin bidali behar dira elkartearen posta elektronikora amigosfaroseuskadi@gmail.com helbidera hain zuzen.

Epeak

Lanak 2025eko azaroaren 2tik hasita eta abenduaren 7ko 23:59 arte bidali ahal izango dira lanak. Epaimahaiaren epaia 2025eko abenduaren 8ko astean zehar jakinaraziko da eta irabazleak itsasargiei buruzko hainbat artikuluz osatutako saria jasoko du.

Epaimahaia arteekin zerikusia duten kide gaituek osatuko dute eta balorazioan originaltasuna irudimena sormen artistikoa erabilitako teknikak eguberri giroa eta osoko emaitza estetikoa hartuko dituzte kontuan epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar eta parte hartzaileek beren marrazkiak erreproduzitzeko banatzeko eta ustiatzeko eskubideak Elkarteari lagatzen dizkiote Elkartearen jarduerarekin lotutako helburuetarako betiere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude