Euskal Herriko Txotxongilolarien 2. Topaketak urriko lehen asteburuko programazioa iragarri du

Euskal Herriko Txotxongilolarien 2. Topaketak dena prest dauka jaialdiaren bigarren ediziora begira. Aurten hitzordua urriaren 3an, ostiralean, hasi eta urriaren 5era arte, igandera, luzatuko da. Bidasoaldea txotxongiloen mundua bizi eta bertan lan egiten dutenentzako topalekua izango da berriro.

Aurtengo topaketak 9 txotxongilo ikuskizun ekarriko ditu eskualdera. Zehazki, hauxe izango da programa:

SOLAMENTE SOS

  • Santi Sos (Bizkaia)
  • Hizkuntza: Gazteleraz
  • Publikoa: Helduentzako
  • Deskribapena:
    SOS eszenaratzean gauza arraro batzuk gertatzen dira. Txotxongiloak, magoak, eta gibelean estrabiko txotxongilo bat… Musikaz eta barre algaraz beteriko ikuskizuna. Haurtzaroko oroitzapenei buruzko ibilbide sentimentala. Haurtzaroko oroitzapenak ez dira beti politak. Norberaren zauriak partekatzeko moduko kontakizuna.
  • Elitxu Auzo Elkartea, Irun
  • Urriak 3, 19:30

KATXARULOREN ALABA

  • Babalua (EH / Galiza)
  • Hizkuntza: Euskara / Galego
  • Publikoa: Familientzat (familiar)
  • Deskribapena:
  • Mari, animalientzako janaria saltzen duen postu txiki baten jabe bakarra. Berezko berezkoen artean bizi da: Katxarulo, kale txakurra, bere lagun handia, eta bere ahizpa Maddi. Gau batean Katxarulo desagertu egiten da. Handik aurrera, Mari bere lagunaren bila abiatuko da, amets eta beldurren artean bidaiatuz.
  • Dunboa Auzo Elkartea, Irun → Urriak 4, 11:30
  • Olazabal Parkea → Kultur Etxea, Hondarribia → Urriak 5, 18:30

A VELLA E O GAITEIRO

  • Títeres Alakrán (Galiza)
  • Hizkuntza: Hitz gabe
  • Publikoa: Familientzat
  • Deskribapena:
    Kale ikuskizuna. Musikaz eta txotxongilo ikuskizuna ibiltaria.
  • Dunboa Auzo Elkartea, Irun
  • Urriak 4, 12:30

BALEAZALEAK

  • Ostomila Taldea (Miarritze / EH)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Familientzat
  • Deskribapena:
    Shelma Huxleyren sekretua aurkitu ondoren, Elaiak Baleazaleen garaira bidaia bat hasiko du. Bertan, Mikmaq kulturako leku eta izaki mitologiko ezkutuak ezagutuko ditu. Baleazaleak, balea-abentura bat. Txotxongilo eta ahots ikuskizun bat
  • Toki Alai Arbes, Irun
  • Urriak 4, 12:30

JOAN-ETORRIKO ISTORIOAK

  • Larraitz Urruzola (EH / Galiza)
  • Hizkuntza: Euskara / Galego
  • Publikoa: Familientzat
  • Deskribapena:
    Larraitz Euskal Herrian eta Galizan oinarritutako ipuinak partekatuko ditu. Komunikazio bisuala eta ahozkotasuna uztartzen ditu, haur eta helduentzat. Mito, kondaira eta ipuinak irudimenez eta umorez.
  • Larreaundi Auzo Elkartea, Irun
  • Urriak 4, 17:00

HAMAIKA GATAZKA

  • El Tenderete (Bizkaia)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Familientzat (familiar)
  • Deskribapena:
    Familia osoarentzat pentsatutako ikuskizun dibertigarria. Antzerki umoretsua, non bi pertsonaiak hainbat egoeratan sartzen diren, txotxongiloak eta komedia bidez.
  • Olazabal Parkea → Kultur Etxea, Hondarribia
  • Urriak 4, 18:30

TXOTXONGILOLARIEN KABARETA

  • EH-ko Txotxongilolariak
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Helduentzako
  • Deskribapena:
    Euskal Herriko txotxongilo artisauen kabareta kolektiboa. Eszenatokian elkarbanatutako istorio eta pasarteak.
  • Kabigorri Ateneoa, Irun
  • Urriak 4, 22:00

PRUDENEN BIDAIA

  • Sorginduak (Argentina / EH)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Familientzat
  • Deskribapena:
    Prudenek bidaia magiko batean murgilduko du ikuslea. Bidaia horretan bere lagun txotxongilo eta fantasiazko izakiak ezagutuko ditu. Ikuskizunak umorea, poesia eta emozioa uztartzen ditu, haur eta helduak liluratuz.
  • Landetxa Auzo Elkartea, Irun
  • Urria 5, 11:30 h

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude