Urriaren 12an, larunbatean, “Ezagutu mikologia” ibilaldi gidatua egingo da Aiako Harria parkean barrena. Lapurriturriko informazio puntua izango da irteera eta iritsiera. Oinezko ibilbide horretan inguruan aurki daitezkeen onddoak ezagutaraziko dira. Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Saileko ordezkari batek gidatuko du ibilbidea.
Irteeran inguruan aurki daitezkeen onddoak ezagutzeaz gainera, espezie adierazgarrienak nabarmenduz, mikologiari buruzko oinarrizko informazioa eskainiko da. Interesa izanez gero, izena eman daiteke, 010 zenbakira deituta edo irun.org webgunean, irailaren 30eti aurrera (astelehena), urriaren 7ra arte, betiere tokia dagoen bitartean. Era berean, gogorarazi behar da pertsona bakoitzaren izena eman behar dela. Mendian, ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da.
Lapurrituriko informazio puntua
Lapurriturriko informazio puntuak 15 urte darama bisitariei parkea ezagutzera ematen, eta, horretarako, hainbat jarduera egiten da denboraldi osoan. Udaberrian, udan eta udazken hasieran egiten diren jarduerez gain, informazio-puntuak berak informazioa paperean ematen die bisitariei, eta azalpenak ere bai, Parke Naturalari buruz, 5 ibilbide tematikoei buruz (elur-zuloak, meatzaritza, ikazkintza, gerrak eta flora-fauna-ura) eta inguruko turismo-eskaintzari buruz.
Lapurriturriko informazio-puntua zabalik egongo da asteburu, jaiegun eta zubi guztietan datorren urriaren 31 arte, 09:30etik 13:30era.



