Astelehenean hasiko dira A-63 autobidean Biriatuko ordainlekuaren zorua berritzeko lanak

Astelehenean hasiko dira A-63 autobideko Biriatuko ordainlekuaren zorua berritzeko lanak. Ondorioz, 20:00etatik 05:00etara ordainlekua itxita egongo da eta erabiltzaileak Behobiatik desbideratuko dira.

Konponketak AP-8an

Astelehen gauean ere AP-8ko zenbait puntutan zoruaren konponketak egingo dira. Hori dela eta, Oiartzungo 11. irteerako adarra, Bilborako noranzkoan, itxita egongo da 21:30etik 04:00etara, eta erabiltzaileek Irungo irteera edo GI-20 errepideko Beraungoa erabili beharko dute. Itxieren eraginpean egongo dira, halaber, A-15 errepidetik AP-8rako sarrera-adarra, Behobiarako noranzkoan, eta AP-8tik A-15 errepiderako irteera-adarra, Donostiarako noranzkoan, biak Astigarragan (19.900 kp). Kasu horretan, bi adarrak zerbitzutik kanpo egongo dira 21:30etik 05:00etara, eta trafikoa Astigarragako biribilgunetik bideratuko da.

Itziarko tunelaren itxiera

Astelehen eta astearte gauean, irailaren 30ean eta urriaren 1ean, AP-8ko Itziarko tunelaren zoruaren tarteko geruza berrituko da Deban (55,300 kp), Bilborako noranzkoan. Hori dela eta, tuneleko hodia itxita egongo da bi gau horietan, 23:00etatik 05:00etara. Lanak gauez egingo dira, ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Alternatiba gisa, Bilborako norabideko trafikoak Itziarren atera beharko dira eta N-634 errepidetik jarraitu Elgoibarko lotuneraino. Behobiarako noranzkoan tunela irekita egongo da.

Eremu horretan bertan fresatu eta errodadura-geruza berria zabalduko da 57,200 eta 59,000 kp-en artean, Bilborako noranzkoan. Lanak irailaren 28ko (larunbata) 17:00etatik igandeko 13:00etara egingo dira, eta trafikoak Behobia noranzko enborrean prestatutako pasabidetik desbideratuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude