Gabonen inguruan ospakizun egun ezberdinak daude eta horien festa giroa ere Caser Residencialek Anakan eta Betharramen dauzkan egoitzetara iritsi dira.
Ospakizun berezietarako egunez gain, bestelako ekintzak antolatu dira egoitzetan. Anakako egoitzako egoiliarrek abenduaren 17an Irungo Kontserbatorioko ikasleen Gabonetako kontzertu berezia izan zuten eta abenduaren 18an,berriz, musika-terapia kontzertua. Abenduaren 19an, ordea, Donostiako Gipuzkoa plazako jaiotza bisitatu zuten.
Betharrameko egoiliarrek tailer ezberdinetan hartu dute parte, hala nola, abenduaren 11ean egindako Gabonetako txartelen tailerrean eta abenduaren 18an Gabonetako sukaldaritza tailerrean. Musikarekin loturik, abenduaren 14ean Luis Mariano Elkarte Lirikoaren bisita izan zuten eta abenduaren 18an Isidro Martinen akordeoiaren doinuaz gozatzeko aukera izan zuten, beste ekintza batzuen artean.
Abenduaren 21 Santo Tomas eguna ospatu zuten bi egoitzetan egoiliarrekin antolatutako txistorra-jate batekin. Hortaz gain, egun berean, meza berezia izan zutren Betharram egoitzan.
Abenduaren 24ean Olentzero eta Irungo abesbatzen bisita jaso zuten Anakako egoiliarrek. Betharramen, ordea, Gabon-gaueko afari berezia izan zuten. Abenduaren 25ean, berriz, bi egoitzetan Eguberri-eguneko bazkari bereziaz gozatzeko aukera izan zuten.
Urteari amaiera emateko, abenduaren 31an, Anakako egoitzan, urte amaierako bingo berezia antolatu zuten. Betharramen Urte-zaharreko afari berezia izan zuten. Abenduaren 1ean Urteberri eguneko bazkariarekin hasiera eman zioten 2019 urteari.
2019ko ekintzak
Hasi berri den urtean, urtarrilaren 2an Real Union taldeko jokalarien bisita izan zuten Betharramen. Urtarrilaren 5ean, Errege egunaren bezperan, erregeak Caser Residencialen bi egoitzetara hurbilduko dira. Azkenik eta Gabonetako egitarau bereziari amaiera emateko, urtarrilaren 6ean Errege Eguneko bazkari berezia izango dute bi egoitzetan