Irunbreak Txapelketaren XIII. edizioa

XIII. Irunbreak Txapelketa ospatu zen abenduaren 23an Amaia Kultur Zentroan. GazteARTEan programaren barnean antolatu zen mugaz gaindiko breakdance txapelketa hau. Izen-ematea dohainekoa izan zen eta txapelketa bi kategoria nagusitan banatu zen: promes gazteen maila eta maila irekia.

Monica Martinez Gazteria ordezkariak lehiaketa honetan emakumezkoen parte-hartzea geroz eta altuagoa dela adierazi du. “Martindozenea Gaztelekuak proiektuaren hazkundea ikusi du proiektua abiatu zenetik”, gaineratu du Gazteria ordezkariak. Harri da Silva, Irunbreak txapelketako antolatzaileak azaldu du “oso aberasgarria izan da txapelketa Gazte ARTEan zerbitzuko langileekin batera antolatzea”.

“Oso aberasgarria izan da txapelketa Gazte ARTEan zerbitzuko langileekin batera antolatzea”

Harri Da Silva, txapelketako antolatzailea

Bi maila nagusitan banatu zen txapelketa. Batetik, Freestyle kategoria 13 urte baino gutxiagoko promes gazteen mailan eta 30 parte-hartzaileentzako tokia egon zen maila honen barnean. Bestetik, 14 urtetik gorakoentzat Open 3vs3 maila irekiko txapelketa izan zen eta 14 taldek parte hartu zuten bertan. Hortaz gain Bgirl eta Bboy hoberenak aukeratu ziren txapelketako parte-hartzaile guztien artean.

Open taldekako txapelketaren finalean Team Rocekers eta North Warrios taldeak lehiatu ziren eta Logroñoko Team Rockers taldea izan zen garaile. Gazte promesaren kategorian, berriz, Bboy Marshall izan zen txapelduna. Hortaz gain, @bgirl_guess-ek irabazi zuen B Girl saria, B Boy saria Aitor Bengoetxeak eskuratu zuen bitartean.
3ko maila irekian 16 talde elkarren kontra lehiatu ziren binaka txapelketaren lehen fasean 4 minutuko iraupena izan zuten 8 gudutan. Horrela, 8 talde sailkatu ziren finalerdira pasatzeko. Finalerdian 4 minututako 4 gudu egin ziren eta, azkenean, 4 izan ziren finalera pasa ziren taldeak.

Promes gazteen mailan parte-hartzaileak bakarka eta aldi berean lehiatu ziren. Parte-hartzaile guztien artean, 2 edo 3 dantzari aukeratu zituen epaimahaiak gudu irabazlean lehiatu eta kategoriako irabazlea hautatzeko.

Bi kategoria nagusi horiez gain, Bboy eta Bgirl sarien irabazleak hautatu ziren parte-hartzaile guztien artean. Epaimahaiak maila altuena erakutsi zuten parte-hartzaile batzuk aukeratu zituzten bakarka 3 minututako iraupena izan zuten txapelketan elkarren artean lehiatzeko. Txapelketa labur horiek maila irekiko atsedenaldietan egin ziren kategoria berezi horietako irabazleak hautatzeko.

Sariak
Epaimahaia Breakdance eta dantza munduko 3 profesionalez osaturik egon zen. Txapelketako irabazleentzat sari ezberdinak izan ziren kategoria bakoitzeko.

Open 3vs3 kategoriaren barneko lehen hiru sailkatuek garaikurrak eta opariak eskuratu zituzten, 800, 400 edo 200 eurotako diru-sariz gain. Promes gazteen eta Bboy eta Bgirl kategorietako irabazleek, berriz, garaikurrak eta opariak eraman zituzten etxera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude