Super Amara Gabonetako Krosaren V. edizioko parte-hartzaileek Irungo kaleak zeharkatu zituen abenduaren 22an. Aurtengo edizioan eguraldia lagun izan zuten 700 lasterkari txikiek eta 5 kilometrotako lasterketan parte hartu zuten 678 lasterkariek.
ierre Urruty izan zen probako garailea 15 minutu eta 4 sedundutako denborarekin errekor berria lortu ostean. Baionako korrikalariak joan den urteko garaipena errepikatu zuen V. Super Amara Gabonetako Krosean. Joseba Larzabal irundarrak zapaldu zuen bigarren postuan (15´24´´) helmuga lerroa eta hirugarren postua Carles Montllor (15´29´´)katalanarentzat izan zen.
Emakumezkoen kategorian, berriz, Sara Alonso donostiarra izan zen garaile 17 minutu eta 37 segundoren ostean helmugara iritsi ostean. Ondoren, bigarren postuan Elena Silvestre (18´00´´) errenteriarra eta hirugarrenean Ane Zabala (18´08´´) irundarrak igo ziren lasterketako emakumezkoen podiumera.
Lasterketako aurreko edizioetako ibilbide berdina izan zuen bosgarren edizio honek ere. Aurreko urteko izen-emateekin alderatuta, 66 izen-emate gehiago izan ziren , izan ere, 5 kilometrotako lasterketan 678 lasterkarik parte hartu baitzuten guztira. Emakumezkoen parte hartzea %31koa izan zen eta lasterkarien %70,65a Txingudi Badiako biztanleak izan ziren, horien artean %54,28a irundarrak ziren bitartean.
Lasterketa azkarra izan da aurtengoa, izan ere,gizonezkoen kategorian errekor berria ezartzea lortu zuen Pierre Urrutyk, emakumezkoen kategorian Sara Alonso errekorra gainditzeko 3 segundotara gelditu zen bitartean. Gainera, probaren eguneko eguraldi onari esker Irun erdiguneko kaleak publikoz bete ziren.
Elkartasunerako tartea
Urte moduan, Super Amara Gabonetako Krosaren antolakuntzak dortsal bakoitzeko euro bana onura sozialeko ekintza bat laguntzeko erabiltzen du. Oraingoan, Asun Casasola Ipuin Laburren lehiaketaren antolakuntzaz arduratzen den Parean Elkarteak jaso zuen lasterketaren dohaintza. Nagore Laffageren ama izan zen lasterketako amabitxia eta berak eman zuen lasterketaren irteera.
IV. Asun Casasola ipuin labur lehiaketaren antolakuntza lanean ari dira jada eta “nik sinesten zaitut” leloa izango du ardatz aurtengo edizioak. Indarkeria matxistarik gabeko gizartea irudikatzeko bokazioz abiatu zen lehiaketa honek Gabonetako Krosaren bosgarren edizioan parte hartu zuten korrikalari guztien babesa izango du aurten.