Irungo herritarrek elkartasun ekimen bat jarri dute abian, Galiziako baso suteek kaltetutako pertsonei laguntza humanitarioa bidaltzeko. Irungo Letxunborro etorbideko 35. zenbakian bilketa bat antolatu da, beharrezko materiala bildu eta Galiziara kamioi batean bidaltzeko.
Antolatzaileek Galiziatik jaso dituzten eskaeren arabera, honako material hauek behar dituzte premiaz:
- Babes Materiala:
- Babes-betaurrekoak
- Suaren aurkako eskularruak
- Su-itxalgailuak
- Babes-pantailadun kaskoak
- FPP3 maskarak
- EPIak (norberaren babeserako ekipamendua)
- Linterna frontalak
- Botikina:
- Serum fisiologiko
- Betadinea
- Gazak
- 50 babes-faktoreko krema
- Malko artifizialak
- Erreduretarako krema
- Hornigaiak:
- Ura
- Barra energetikoak
- Fruitu lehorrak
Materiala biltzeko puntua Letxunborro etorbideko 35. zenbakian dago, Irunen. Bilketa abuztuaren 19an, 15:00etatik 20:00etara. Abuztuaren 20a, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara. Herritarrei dei egiten zaie ahal duten neurrian laguntzeko, eta horrela Galiziako larrialdiari erantzun solidarioa emateko.



