Gaurtik aurrera Europako Parlamenturako hauteskundeetako hautesle-errolda kontsultatu daiteke

Ekainaren 9an ospatuko diren Europako Parlamenturako hauteskundeak direla eta, Irungo Udalak jakinarazi du, apirilaren 22an jarriko duela  jendaurrean hautesle-errolda eta apirilaren 29a bitarte herritarrek egoki iruditzen zaizkien kontsultak eta erreklamazioak egin ahal izango dituztela.

Hautesle-errolda Internet bidez, telefonoz edo zuzenean kontsultatu ahal izango da Irungo Udalaren webgunean, autozerbitzuko terminaletan edo 010 / 943505152 telefono zenbakietara deituz astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 08:30etik 13:30era. Norberaren informazioa bakarrik eskuratu ahal izango da, eta ez hirugarrenena, aurretik NAN, pasaporte edo gida-baimenarekin identifikatuta.

Erreklamazioak eta posta bidezko botoa

Erreklamazioren bat egiteko, interesdunek HAZen bulegoetara jo beharko dute astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta larunbatetan 9:30etik 13:00etara. Aurkeztutako erreklamazio guztiak hurrengo hiru egunetan ebazten dira eta hautesle-erroldaren bulegotik jakinaraziko zaie interesdunei.

Halaber, jakinarazten da  Espainian bizi diren hautesleek posta bidezko botoa eskatzeko epea irekita dagoela  maiatzaren 30 arte, Correoseko edozein bulegotan edota Internet bidez eskatu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude