2014ko Gazteartean programa abian da jada. Irungo Udalaren ekimenez hainbat jarduerak irundako eskaintza osatu da, guztiak ere gazteen sormena, irudimena eta espiritu kritikoa bultzatzeko euskarri eta formatu anitzen bitartez.
LABURMETRAIAK ETA BIDEO-ART.
18-25 urte bitartekoei zuzendutako tailer parte-hartzaile eta izaera profesionalekoa izango da. Irailean zehar bost saio burutuko dira. Bideo Gaztea Lehiaketara aurkezteko bideoak grabatuko dira.
ESKU-HARTZEAK KUNSTHALekin.
Ikasleek proiektuak burutzea izan dezaten bermatuko da, lan munduratzeko laguntza gisa.
GOAZEN PARKERA.
Proposamen honen barruan zuzeneko ekitaldi musikalak eta bestelako jarduerak eskainiko dira hiriko zenbait parketan. Guztira hiru saio, ekainean, uztailean eta irailean. Gazteak euren lagunekin joateko, zizka-mizkak hartzeko eta, batez ere, ongi pasatzeko jarduera.
MODA, DISEINUA ETA BIRZIKLAPENA.
18-25 urte bitartekoei zuendutako jarduera. Disegnarte-Wearables-Arte tailer parte-hartzailea da, janzkeraren estetikaren eta plastikaren azterketa esperimentalaren bitartez sortzailearen adierazpena bilatzen duena. Proiektua maiatzean eta ekainean burutuko da Martindozenean, sei egunetan zehar. Emaitza pasarela formatuan erakutsiko da.
Emaus Fundazioaren lankidetzaz gauzatuko da.
GRAFFITI.
Arte honen inguruko teknika landuko da uztailean zehar egingo diren zenbait saiotan. Azken lana hormirudi baten proiektua egitean datza.
HIRI KIROLA
Skate&Scoot jardunaldiaren ildotik gazteen artean kirola sustatu nahi da. Datozen hilabeteetan kirol mota hauen inguruko ekintzak burutuko dira, hainbat formatutan: Long Board, Parkour, Street Basket/Futbola…
SPECIAL DAY
Irailaren bukaeran gazteen sormena protagonista izango duen jardunaldia antolatuko da. Jarduera anitz gozagai: Street art, tailerrak, erakustaldiak, break…
IRUNBREAK
Abenduan Amaia KZ jada erreferentzia bilakatu den lehiaketa honen 9. edizioa izango da. Ehun parte-hartzaile inguru bilduko dira eta epaimahaikide lanetan BBoy eta BBgirl ospetsuak arituko dira.
E-26-J
Ekainaren 26an Gazteria Arloko zerbitzuek kalean erakutsiko dute euren jarduera: tailerrak, ikuskizunak…
FORMAKUNTZA +
Enplegagarritasuna xede duten jarduerak, formatu trinkoan (bi orduko bizpahiru saio). Irizpide hauei jarraiki urtean zehar bi edo hiru eskaintza-multzo zabalduko dira Bidasoa Bizirikekin lankidetzan. Lan ardatzak: autoenplegua. sormena, lanbide berriak eta mugikortasuna.
Informazioa zabalago: gazteartean.irun.org