GAZTELEKUA, LEKU BIZIA

Gazteek zenbait jarduera, tailer eta ekimenetan parte hartzeko aukera dute Martindozenea Gaztelekuari esker. Arestian, bertan aurrera eramango den udazkeneko programaren berri eman du Udalak. Fernando San Martin Gazteria eta Hezkuntza ordezkariaren esanetan, “eskain-tzen diren jokoak, tailerrak eta aldi baterako erakusketak ahalik eta erakargarrien izan daitezen nahi dugu, gazteak etortzera bultzatzeko. Horregatik, harreman hau bi norabidekoa dela gogoratu nahi dugu: bertara joaten den pertsonak, hala nahi badu, jarduerak egiteko proposamenak ere egin ahal ditu”.

Active Young People
Azaroan eta abenduan egingo diren jardueretako baten jomuga da publizitate iragarki bat eta egutegi bat egitea. Bestalde, arteak, argazkiak eta kulturak ere aparteko protagonismoa dute Gaztelekuan. Urriaren 30 arte, Cristina Rodríguezen “En movimiento” bilduma bisitatu ahal izan da. Azaroaren 11tik 27ra Tania M. de la Rosaren erakusketaren txanda izango da. Erakusketa horretan tamaina handiko mihiseak eta teknika mistoa aurkezten dizkigu. Akrilikoa zertzelada motzetan eta elkarren gainean ezarrita, tintazko beladuren oinarri gisa agertzen da, eta hortik ateratzen den emaitza kolore distiratsuak eta biziak dira.

Jokoak
Azaroaren 12an, “Kaleidos” (bilatzeko jokoa); azaroaren 16an, “Password” (hitz jokoa); abenduaren 10ean, “Atmosfer” (beldurrezko jokoa, telebistan). Kaleko jolasei edo torneoei dagokienez: azaroaren 7an, pala txapelketa La Sallen; azaroaren 21ean, Just Dance torneoa; abenduaren 4an eta 5ean futbola, eta abenduaren 19an, karaokea antolatu dute.

Tailerrak
Martindozeneak 20 urte inguruko gazteekin garapen profesionalerako tailer soil batzuk egiteko asmoa du: nola idatzi curriculuma, lanerako elkarrizketa, autoenplegua, Europan mugitzea –migrazio proiektua–, Europan lan egiteko bitartekoak, eta sexualitate tailer bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude