Gipuzkoako ligako lineako lehen estropada jokatuko da larunbatean

Asteburu honetan, otsailaren 17an, larunbatean, Santiagotarrak Kirol Elkarteak taldeko banku mugikorreko arraun taldeak Legutianoko banku mugikorreko arrauneko Gipuzkoako ligako lineako lehen estropadan parte hartuko du. Txapelketa goizeko  09:00etan hasiko da.

Lineako estropaden ligak bost estropada izango ditu: otsailaren 17an Legution, martxoaren 9an Legution, apirilaren 6an Legution, apirilaren 27an Orion eta ekainaren 1ean Legution. Horietan Gipuzkoako klub guztiek parte hartzea espero da, 120 ontzitan 400 kirolarik baino gehiagok parte hartuta. Santiagotarrak Kirol Elkarteko banku mugikorreko arraun taldeak 56 kirolarirekin parte hartuko du 36 ontzitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude