Joan den otsailaren 3an, larunbatean, Santiagotarrak kirol elkarteko banku mugikorreko arraun taldeko kide batzuek Espainiako Zirkuituan parte hartu zuten, distantzia luzean. Txapelketa Castrelo do Miñoko, Ourenseko, urtegian jokatu zen, 5.500 metroko distantzian.
Santiagotarrak kirol elkartearen koloreak defendatuz 11 arraunlarik hartu zuten parte 7 ontzitan. Mikel Laguardiak eta Inhar Romanok zilarrezko domina lortu zuten gizonezkoen kadete mailako lemazainik gabe, Club El Ejidoren atzetik eta Club Ampostaren aurretik.
Gainerako taldekideek askotariko emaitzak lortu zituzten. Aitzpea Gonzalez zortzigarrena izan zen emakumezkoen skiff absolutuan. Bittor Lekuona hamaikagarren izan zen gizonezkoen gazteen skiff-ean. Pablo Martinez eta Beñat Jimenez hamalaugarren izan ziren lemazainik gabeko gizonezkoen ontzi bikoitzean. Luken Solozabal eta Oier Emazabel 23. lemazainik gabeko gazte ontzi bikoitzean. Beñat Fernandez eta Xabier Payo 25. lemazainik gabeko gazteen ontzi bikoitzean. Azkenik, Maria Martinez 25. izan zen emakumezko gazteen skiffean.
Kaikuren 100. urteurrena
Bestalde, talde beteranoak Kaiku arraun taldearen 100. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu zuen otsailaren 3an, larunbatean, Sestaon. Nerbioiko beteranoen jaitsieran parte hartu zuten eta laugarren postua lortu zuten.
Santiagotarrak kirol elkartearen banku mugikorreko arraun taldearen hurrengo estropada martxoaren 17an izango da, Legution.