Irungo Udaleko Gazteria arloak, GazteARTEan Konekta zerbitzuaren bidez, apirilaren 12rako, larunbaterako, “Kandelak & Breakfast tailerra antolatu du. Ekintza goizeko 10:00etatik 13:30etara izango da Martindozenea Gaztelekuan (Elizatxo hiribidea, 18). Marina Zayasek gidatuko du tailerra.
Tailerra, doakoa, 16-25 urte bitarteko gazteentzat bideratua dago, eta izen-emateak apirilak 8ra arte egin ahal izango dira 656 79 43 72 telefono zenbakian, gazteartean_irun Instagram kontura idatziz edota udal webgunean.
Kandela tailer honen berezitasuna, ongizate emozionala, kalitatezko denbora eta sormena lantzeko gaitasunean dago, eta gosari batekin lagunduta goiz oso batean zehar ahalbidetzen du hori.
Marina Zayas
Ingeniaritza elektrikoa ikasitako emakume irundarra da, baina bere nahia dekorazioa eta argiztapen diseinatzailea izatea izan da betidanik. Hori dela eta, ibilbide hori hasi zuen duela zenbait urte gaur egun Santiago kalean duen Marzaycas dendari esker.



