GreenStride proiektuan bizikleta ibilbideak antolatu ditu Donostialdean eta Bidasoaldean Abarka GGKEak

Abarka GGKEaren GreenStride proiektuak abentura, natura eta iraunkortasuna uztartzen dituen bizikleta ibilbideak iragarri ditu, eskualdeko txoko ederrenak pedalkadaz ezagutzeko aukera eskainiz. Proiektuak euskal gizartea gonbidatzen du kirola, ongizatea eta ingurumenarekiko konpromisoa batzen dituen esperientzia paregabe honetan parte hartzera.

Donostialdeko Ibilbideak

Donostialdean, ibilbideak urriaren 24tik 26ra bitartean egingo dira:

  • Urriaren 24an, ostirala: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola lotuko dituen ibilbidea egingo da.
  • Urriaren 25ean, larunbata: Donostiatik Lasartera joan-etorria egingo da.
  • Urriaren 26an, igandea: Donostia eta Errenteria arteko joan-etorria izango da.

Bidasoaldeko Ibilbideak

Urriaren amaieta eta azaroaren hasieran, berriz, Bidasoaldeko txanda izango da. Ibilbideak Irun izango du abiapuntu eta helmuga nagusi:

  • Urriaren 31n, ostirala: Irundik Hondarribira joan eta buelta egingo da.
  • Azaroaren 1ean, larunbata: Irun, Hendaia eta Irun lotuko dituen bidea egingo da.
  • Azaroaren 2an, igandea: Irundik Berara (Nafarroa) joan eta Irunen amaituko da ibilbidea.

“Mugitu osasuntsuago eta iraunkorrago den etorkizun baten alde!” lelopean, GreenStridek txirrindularitza sustatu nahi du garraiobide ekologiko eta osasungarri gisa, Europar Batasunak kofinantzatutako Abarka GGKEaren proiektu honen bidez.

Ibilbideei buruzko informazio gehiago edo izen-emateak egiteko, interesa dutenek honako telefono zenbakira dei dezakete: +34 669 58 65 33.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude