Hasi da txotx denboraldia Ola sagardotegian

 

Ola_3Edalontzia bete eta altxatu ondoren, “hau da aurtengo sagardo berria” esaldi ospetsuarekin ireki zuen Aimar Irigoienek Olako txotx denboraldia. “Edan beldurrik gabe”, gaineratu zuen Errezilgo harrijasotzaileak. Horixe egin zuten, jarraian, urtarrilaren 18an Irungo sagardotegian bildu ziren hamarnaka gonbidatuek, lagunek eta bezeroek ere. “Egun berezia da, eta jantokia txiki gelditzen zaigu”, onartu zuen Iñaki Bengoetxea nagusiak. Udaren amaieraz geroztik lanean gogor aritu ondoren, lagunartean gozatzeko aukera izan zuen Bengoetxeak.ola748

Sagardoaz eta ohiko menuaz gain, beste hainbat ezaugarri erakargarri izan zituen ekitaldiak. Patxi Urtizberearen eta Arantxa Lasalderen txalaparta doinuek eman zuten sarrera. Lasaldek berak agurra jo zuen txistuaz, Enekoitz Urtxegik dantza egin zezan. Aimar Irigoienek sagardoa dastatu ondoren, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariek hartu zuten lekukoa. “Esaten da sagardotegietan beti egin izan dela bertsotan, eta polita da hari horri eustea”, azpimarratu zuen Agirrek. Trikitixa eta pandero joleekin tartekatu zuten bertsolariek bazkalorduko garaia girotzeko ardura.

ola 761

Kiroleko edo telebistako jende ezaguna ere izan zen Olan. Gustura aritu zen Julian Iantzi aurkezlea, familiarekin bazkaltzen eta kupelen inguruan lagunak agurtzen. Gurutz Aginagalde eskubaloiko atezainak Ruben Garabaya Naturhouse La Riojako taldekidea eraman zuen. Asturiarra izanagatik ere, sagardo euskalduna dastatzen ibili zen. “Ohitura polita da, eta etorri ahal izanez gero, gustura har-tzen dugu”, onartu zuen Aginagaldek. Datorren urtean ere, egutegiak tarte bat uzten badio behintzat, Olara itzuliko da. Ez da errepikatuko duen bakarra izango.

Ola2

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude