Hasiberriek ere ahozko euskara landu dezakete, Elkarrizketariak programarekin

Azaroan hasiko da aurtengo Elkarrizketariak programa. A1 eta A2 mailako euskara ikasleei zuzendua dago, haiek ere ahozkoa praktikatu ahal izan dezaten. Urriaren 31n amaituko da izena emateko epea, www.irun.org/euskara atarian.

Parte hartzaileak hamabostean behin bilduko dira, mintzamen saioak eta tailerrak euskaraz egiteko, dinamizatzaile talde baten eskutik. Mendi irteerak, sukaldaritza edo argazkilaritza tailerrak, antzerkiak, afariak eta bestelako ekintzak burutuko dituzte.

Jende askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera emanez. Adin guztietako parte hartzaileak egoten dira. Informazio gehiago lortzeko, deitu 943 505274 telefono zenbakira.

Maila handiagokoentzat, Mintzalaguna

B1 mailatik gorako ikasleek ere badute euskara praktikatzeko aukera, Mintzalaguna egitasmoari esker. Astean behin biltzen dira horiek, bospasei laguneko taldeetan. “Beraiek erabakitako tokian eta orduan biltzen dira. Zerbait hartu, paseo bat eman, edozein ekintza egiten dute, baina beti euskaraz eta giro onean”, azaldu du Josune Gomez Euskara arloko ordezkariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude