Doinua: Abadiño San Blasetan
Egilea: Egoitz Zelaia
1. Dortoka baten antzera (bis)
etxea bizkar gainera
abiatu zinen ezin
begiratuaz atzera.
Begiratuaz atzera
dortoka baten antzera.
- Daukazun guztiarekin (bis)
bide bortitz bati ekin.
Harrapariak ezin du
zure alde aurka egin.
Zure aurka alde egin
daukazun guztiarekin.
- Izanen zinen etxean (bis)
nola hontza gau beltzean
gure bonbek zuen lurra
odolez hustu ezean.
Odolez hustu ezean
izanen zinen etxean.
- Intxaur-oskola batean (bis)
lapurtxorien artean
biluzik utzi zintugun
itsasoaren atean.
Itsasoaren atean
intxaur-oskola batean.
- Bota zintuen lurrera (bis)
nola hormak primadera.
Aterpe baten eskean
erdu zinen egarbera.
Erdu zinen egarbera
bota zintuen lurrera.
- Azeria datza lotan (bis)
zurekin amestekotan.
Deskantsatu izan duzu
sarri satorren zulotan.
Sarri satorren zulotan
azeria datza lotan.
- Suge pozoitsua mintzo (bis)
denean men egin zintzo.
Askatasuna, polizi
zuri artean, zuri so.
Zubi artean zuri so
suge pozoitsua mintzo.
- Beste aldera begira (bis)
zakurra zaunka ari da.
Ikusezinak direnez
desagertuko ahal dira!
Desagertuko al dira
beste aldera begira?
- Hegazti migratzailea (bis)
ihesbide egilea.
Bake bila dabilena
zergatik da gaizkilea?
Zergatik da gaizkilea
hegazti migratzailea?
- Agintari alaena (bis)
barrez dabilen hiena!
Haiek badira arazo
ez al zara zu problema?
Ez al zara zu problema
agintari alaena?
- Iristeko ilargira (bis)
begirada bat aski da.
Eskubideak lortzeko
zenbat urrats behar dira?
Zenbat urrats behar dira
iristeko ilargira?
- Sentitu zure etxean. (bis)
Nola sorgina leizean
itsaso ertzean edo
gure malkoen ertzean.
Gure malkoen ertzean
sentitu zure etx