Apirilaren 8an, asteartean, Herri Ijitoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Data berezi honen harira, hainbat ekintza egingo dira datorren astearteko goiz eta arratsaldean Irunen. Batetik, goizean udaletxean ijito bandera jarri eta eguneko komunikatua irakurriko da eta arratsaldean tailer ludikoak egingo dira San Juan plazan. Asteartean, apirilaren 9an, “Emakume ijitoak: iragana, oraina eta geroa” hitzaldia antolatu da Emakumeen etxean.
Asteleheneko ekintzak
Herri Ijitoaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzak astearte goizean hasiko dira. Goizeko 11:00etan Irungo Udaletxeko bilkura-gelan eguneko komunikatuaren irakurketa egingo da. Jarraian, ijitoen banderaren igoera egingo da Irungo Udaletxeko balkoian. Ekitaldi hauetan Kera eta Kale Dor Kayiko udalerriko ijito elkarteen ordezkariek eta Irungo Udaleko ordezkari politikoek parte hartuko dute. Arratsaldean, berriz, Irungo San Juan plazan inaugurazioa eta tailer ludikoak egingo dira bertara hurbiltzen direnentzat.
Emakume ijitoen hitzaldia
Bestetik, apirilaren 9an, asteazkenean, Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolaturik “Emakume ijitoak: iragana, oraina eta geroa” izenburuko hitzaldi-tailer bat egingo da. Kera Elkarteak emango du hitzaldia arratsaldeko18:30ean Irungo Emakumeen Etxean, doako sarrerarekin.
Hitzaldi-tailerrak emakume ijitoen errealitatea aztertuko du, hala nola haien historia eta tradizioak, haien borroka eta aurrerapenak, haien egungo erronka eta helburuak eta haien etorkizuna. Gainera, parte hartzaileek kulturarteko bizikidetza errespetuzkoa eta inklusiboa izatea bermatu beharraz hausnartzeko aukera izango dute.



