Hika ikastaro laburra antolatu du Irungo AEKk Euskaraldia aitzakia hartuta

Irungo AEKk Hikaldia, hika ikastaro laburra, antolatu du Euskaraldiaren testuinguruan Hiru saio izango dituen doako ikastaroa izango da, hasiberrientzat pentsatuta. Hikaldiaren barruan antolatutako tailer honen helburua hika eroso eta giro atseginean ikasteko aukera eskaintzea da, oinarrizko ezagutza eskuratuz.

Hika ikastaroak hiru saio izango ditu: maiatzaren 7an, maiatzaren 14an eta 21ean, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Hiru saio hauen bidez, parte-hartzaileek Hikaren oinarriak ezagutuko dituzte, ahozkotasunean trebatuz eta erabilera sustatuz.

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, irun@aek.eus helbide elektronikora mezu bat bida edo AEK Irungo euskaltegira gerturatu.

Hikodromoa

Horrekin batera, maiatzaren 21ean Hikodromoa egingo dute, hika praktikatzeko eta elkarrekin aritzeko saio irekia. Hikodromoan parte hartzeko ez da beharrezkoa ikastaroan izena emanda egotea; interesa duten guztiei zabalik dago.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude