Hirian gertatutako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur arratsaldean

Irungo Udalak otsailaren 5ean hirian gertatutako hilketa matxista salatzeko gaitzespen adierazpen instituzionala argitaratu berri du. Bertan irakur daitekeenez, gaur arratsaldean, otsailaren 6an, arratsaldeko 19:00etan San Juan plazan bost minutuko isilaldia gordeko da. Elkarretaratzerako deialdia egin dute Berdintasun Kontseilua osatzen duten elkarteek:  Argoiak, Bidasoako Elkarte Feminista, Gaurko Andreak, Irungo Emakumeen Etxea, Txingudi Elkarte Feminista eta Uxoa.

Gaitzespen adierazpena

Udalak zabaldu duen adierazpenak honakoa dio:

“1.Irungo Udalak bere gaitzespen gorena adierazi nahi du, eta duela gutxi ezagutu den indarkeria matxistako hilketaren aurrean sentitzen duen sumindura sakona. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak beren osotasun fisiko eta moralaren aurkako erasoak dira, eta, ondorioz, giza eskubide guztien urraketa larri eta onartezina. Hilketa matxismoaren adierazpenik larriena da, bai eta lehen mailako gizarte arazoa ere, duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duena, batez ere pairatzen eta aurre egiten dioten emakumeen aurka.

  1. Irungo Udalak laguntza eta elkartasun osoa ematen die biktimaren senideei eta gertuko inguruneari. Dagoeneko jarri dira haien eskura indarkeria matxistaren aurrean arreta eta babesa emateko zerbitzu espezializatuak.
  2. Emakumeek jasaten dituzten indarkeria matxista guztiak salatu eta erabat gaitzesten ditu, eta herritarrei gogorarazten die gure gizartean emakumeen eta gizonen artean oraindik nagusi diren desberdintasunaren adierazpen direla eta udal hau horren aurka dagoela.
  3. Gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko konpromisoa berresten du, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legeria aplikatuz, berdintasunarenaldeko eta emakumeen aurkako indarkeria guztien aurkako politika aktiboak, integralak eta koordinatuak garatuz.
  4. Herritar guztiei dei egiten die indarkeriaren aurkako borrokan zeregin aktiboa izan dezaten. Guztiok jarrera aktiboa izan behar dugu emakumeen aurkako edozein indarkeria adierazpenen aurrean, eta ez dugu onartu behar, ez dugu isilik egon behar, eta gure babesa eman behar diegu indarkeria jasan dutenei; azken batean, banakako eta taldeko erantzukizuna hartu behar dugu eraso matxisten aurrean

Horregatik guztiagatik, Udalak adierazi du erabat gaitzesten duela gure udalerrian otsailaren 5ean gertatutako indarkeria matxista, eta otsailaren 6an 19:00etan San Juan plazan egingo den bost minutuko isilaldirako deia egiten du, Berdintasun Kontseilua osatzen duten elkarteekin batera ((Argoiak, Bidasoako Elkarte Feminista, Gaurko Andreak, Irungo Emakumeen Etxea, Txingudi Elkarte Feminista eta Uxoa).”

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude