Gaur, abenduaren 2an, elkarretaratzea egingo dute Irunen Gasteizeko eta Pasaiako erailketa matxistak salatzeko. Elkarretaratzea arratsaldeko 19:30ean izango da San Juan plazan.
M8 Asanblada Feminista Bidasoak deitutako elkarretaratze honen bitartez 24 ordu baino gutxiagoan Euskal Herrian gertatutako hilketa matxistak salatuko dira. Gainera, elkarretaratzearen bitartez biktimen familiei eta lagunei besarkada beroena helarazi nahi diete. Horregatik, “Eraso matxisten aurrean tolerantziarik ez” lelopean elkartuko dira.



