Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, abenduaren 4an, asteazkenean, Irunen Gabonetako argiak pizteko ekitaldia egingo da. Ondorioz, arratsaldean zehar hainbat trafiko mozketa egingo dira hiri erdialdeko zenbait kaleetan. Gabonetako argiak pizteko ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
Batetik, ibilgailuen zirkulazioa mugatuko da Gipuzkoa hiribidean eta Colón pasealeku artean arratsaldeko 17:35etik 18:15era (Igandero), Nafarroa hiribideko eta Eliza kaleko bidegurutzeraino. Bestetik, San Martzial kalea 18:00etatik 20:30etara moztuko da Sargia kaleko bidegurutzetik aurrera.
Irunbus zerbitzuan aldaketak
Aldaketak izango dira ere Irunbus autobus zerbitzuan. Zehazki, 4. Linean, San Juan , Anzaran eta Olaberria lotzen dituenak, 17:45etik 20:30era gutxi gora-behera aldaketak egongo dira. 17:45etik 18:15era Anzaraneko eta Irun erdialdeko paradak deuseztatuko dira, hau da, Gipuzkoa hiribidea eta Colón pasealeku artekoak. Bestetik, 18:45etik 20:15era arteko irteeretan, SJ Langilea eta Urdanibia plaza geltokiak bertan behera geratuko dira.



