“Hodeian” bizi

 hodeiaZiur aski, aspaldi entzun duzu badirela “hodeian” edo on cloud eskaintzen diren zerbi-tzuak. Zer esan nahi du honek zehazki, eta zer nolako abantailak ditu?
Beharbada aspalditik erabil-tzen ari zara horrelakoak, eta zuk jakin ez! Adibidez, Gmail, Dropbox edo zure sakelako telefonoaren agenda darabiltzazunean.
“On cloud” software zerbitzu batek datuak bildu egiten ditu Internetetik hel daitekeen zerbitzari batean; hortaz, kontsultatzeko edo kudeatzeko, nahikoa da sarera konektatua egotea eta nabigatzaile bat edukitzea.
Abantaila da datuak eskura daudela dispositibo desberdinetatik denbora errealean.
Honek bi ondorio zuzen ditu:
1) Beti daude eskura, ez dugu biltegiratzeko dispositiborik behar, ez eta gure kontaktuei postaz bidali beharrik ere, zerbitzariaren kokapena partekatu dezakegulako.
2) Hemen ez dago erabiltzaile-talde bat batera lantzen ari den dokumentu beraren bertsio desberdinek eragin ohi duten arazorik.
Alegia, bigarren ondorioaz ari garela: imajina dezagun ikasle talde bat elkarlanean ari direla. Ikasle bat erredaktatzen hasi da eta gainerakoei mailez bidali die dokumentua, errebisa eta zabal dezaten. Bakoitzak dokumentuaren lehenengo bertsioaren gainean egiten du, eta orduan zenbat taldekide izan, hainbat bertsio sortuko dira.Oso bertsio gutxi behar dira benetako nahaste-borraste bat edukitzeko. Erokeria.
Orain, imajina dezagun hasierako dokumentua idazten duenak “on cloud” zerbitzari batean egiten duela. Testuen editore xume bat baino ez da; baina baditu halako aplikazioek izan ohi dituzten tresnak, eta dokumentua Internetetik eskura dagoen zerbitzari batean gordetzen du.
Gure protagonistak beste ikaskideengana hedatzen ditu dokumentura heltzeko baimenak; horrela denek ikus dezakete nola idazten ari den “bakarrik” dokumentua, eta era berean denbora errealean egin ditzakete aldaketak bertsio beraren gainean.
Behar izan duten gauza bakarra Interneteko nabigatzaile bat da, eta, jakina, erabiltzaile-kontu bat “on cloud” zerbitzuan; gainera, halakoak doan eskaini ohi dira.
Zerbitzu hauek, ordea, desabantailak ere izan badituzte:
1) Behar-beharrezkoa da Interneteko konexioa, eta gaur egun ez dugu beti horrelakorik eskura.
2) Datuak, babestuta egon arren, besteen eskura ere gera litezke.
Pablo Moratinos
Marketing Online-ko aholkularia.
3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude