Hondarribiarrak Irun ezagutzen

Bizilagunak izanagatik ere sarri mugakide ditugun herriak eta haien historia aski ezezagunak

mertxe570

gertatzen zaizkigu. Errealitate honetatik abiatuta, Hondarribiko Hondae elkarteak bisita gidatua antolatu zuen Irunen barrena, bereziki “bikingoei” zuzendutakoa. Mertxe Tranche ikerlariak ibilbide txol interesgarria prestatu zuen, hainbat osagaiz hornitutakoa: arkitektura, pertsonaiak, hirigintza, bitxikeriak, pasadizoak eta, nola ez!, Irunen eta Hondarribiaren arteko tirabirak.

“Ongi etorri antzinako herrixka galiarrera!”. Umorez agurtu zuen Mertxe Tranchek taldea: alegia,

Asterixen komikietako herrixka bezala, Irun ere urte luzez matxinatu zela, Hondarribiarengandik indenpendentzia erdietsi nahian. “Ez, ez, jada ez da tirabirarik!”, erantzun zuen emakume batek. “Egia da gaur egun ez dela halakorik, baina oroitzen naiz gazte nintzenean hondarribiarrek eta irundarrek elkar zirikatzen zutela”, gogora-tzen du beste batek.

DSC04594

Lehia haren lekuko nagusia San Juan Harria da. “XV. mendearen bigarren erdialdean, Arantzateko jaunak bere etxea erre omen zuen, barruan zeuden 300 frantses ere kiskaltzeko. Haren ausardiaren omenez harria jarri zutela esaten da, baina litekeena da Hondarribiko alkatearen hilketarekin lotuta egotea”, azaldu zuen Mertxek. Bai, irundarrak gogaituta zituen Hondarribiaren zapalkuntzak. 1564ko monumentu hau independentziaren sinboloa da.

“Ikaragarri interesgarria irudi-tzen zait”, zioen parte-hartzaile batek. “Beti ibiltzen gara korrika alde batetik bestera, inguruan dugunaren xehetasunetan erreparatu gabe”. Horren adibide argia da Eskoleta kaleko 6. zenbakiko atariaren gainean dagoen inskripzioa: Zerua. “Zergatia etxearen jabetzan bilatu behar da; izan ere, elizarekin lotutako erabilerak izan baitzituen”.

Junkal eliza izan zen hurrengo geltokia. Irun Santiago Bidearen loratzearen eraginez XIV. mendean hazten hasi zela azaldu zuen Mertxe Tranchek. “Elizaren eraikuntzak, hain zuzen,

mertxe577

Hondarribiarekin hainbat auziren arrazoi izan zen, hondarribiarrak harrizko eraikuntza egitearen aurka baitzeuden, frantsesen erasoa erraztu zezakeelakoan. Bai dirutza xahutu zutela irundarrek auzitan!”.

Gustura eta arretaz jarraitzen ditu taldeak azalpenak. “Benetako luxua da aukera hau”, zioen emakume batek. Urdanibiako Santxok utzitako jarauspenari esker XVII. mendean Irungo behartsuentzat eraikitako ospitalearen aurrean bildu zen taldetxoa. “Ingurua oso hezea zelako, eta ondorioz gaixoentzat kaltegarria, lehortu egin zuten, eta hala Urdanibia plaza sortu zen”. Ordutik, Irungo jende xumearen auzoa izan da, eta festagunea. Hortik Mosku ezizena. Ama Xantalen kalean prostituzio-etxerik handiena zegoela kontatu zuen Mertxek, beste hainbat konturen artean: XIX. mendeko Kontrakaleko sutea, Peña izan zela pertsona baten izena jarri zitzaion lehen kalea, Kantoia etxearen historia eta Jesus kaleko iturriarena. “Inskripzioan Berdellegi idatzita badago ere Merdellegi izena zuen, nonbait udaletxeko komunetako zikinkeria hor isurtzen zelako”.

mertxe4573

Oiasso Museoko Mertxe Urteagak eta Arkeolaneko Pia Alkainek Oiasso eromatar hiriaren inguruko nondik norakoak eman zituzten.

Arbelaitz jauregiaren eta haren jabe olazabaldar boteretsuen historiaz eta Kolon ibilbidearen eraikuntzaz izan ziren azken azalpenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude