Bidasoak Irun dardarazi zuen

Ezinezkoa izan zen. Pasa den asteburu honetan Bidasoak etxean jokatu zuen Asobal ligarako igoera fasea. Fernando Bolearen mutilek hirugarren postuan bukatu zuten Zilarrezko Ohorezko Maila, eta hark play off-a antolatzeko aukera eman zien. Finalerdiak larunbatean Hondarribian lehiatu ziren. Batetik, Bidasoak han Galiziako Teucrori irabazi; bestetik, Kordobako Puente Genilek Alcobendas mendean hartu, eta halatan gureek finalerako txartela lortu zuten.

DSC_0602

Azkenengo partidua igandean Artalekun ospatu zen, non bakarrak, txapeldunak, eskuratuko zuen igoera. Bertan 2.500 pertsona inguru bildu ziren, Bidasoak eskubaloian bere lekua nola berreskuratzen zuen ikusteko asmoz, baina helburua ez zen lortu. Puente Genilek 26-28 irabazi zion talde horiari. Egia esan, andaluziarrek norgehiagoka osoan irundarrek baino hobeki jokatu zuten, beti aurrean joan ziren, eta meritu guztiarekin igo dira Espainiako eskubaloiaren maila gorenera.

DSC_0525Jose Angel Sodupe Bidasoako lehendakariaren iritziz, “onartu behar da haiek gu baino hobeak izan direla; gure gaztetasuna ordaindu dugu haien jakituriaren aurrean, eta horretan egon da gakoa. Kriston pena eman digu galtzeak, batez ere gure zaleengatik; baina ez diegu huts egingo eta ziur nago laster Asobal ligan egongo garela. Oso asteburu onuragarria izan da bidasoar guztientzako, frogatu egin da Irungo jendeak Bidasoa maitatzen duela eta hori garrantzitsuena da”, aldarrikatu zuen.

Halaber, Fernando Bolea talde horiaren entrenatzaileak “izorratuak baina pozik” zeudela aitortu DSC_0497zuen: “Geneukan ilusioarekin galtzeak beti amorrarazten zaitu, baina Puente Genil faboritotzat neukan, eta nagusitasun hori egiaztatu du. Zoriontsu egon behar dugu denboraldi osoan jokalariek egindako lanarekin, eta oso kontent nago haien entrenatzailea izateaz. Bidasoa inguratzen duen gauza guztiez harro nago, eta aintzinetik ezaguna neukan zerbait agertu da aurten, afizioa, eta behintzat hori berreskuratzea lortu dugu”.

DSC_0587Bestalde, Asier Aranburu kapitaina emozionatuta agertu zen prentsaurrekoan: “Eskerrak eman behar dizkiogu urte osoan guri animatzera etorri den jendeari, eta play offera baino etorri ez direnei ere bai. Fidelak direnei, noski!, eta ez direnei ere, irundar guztiei, gaur eduki dugun laguntzarekin joka-tzeak hunkitu egiten zaituelako. Ez dugu igoera lortu, baina talde gaztea daukagu eta jokalari hauekin laster batean espero dugu zerbait polita lortzea, Asobal ligan jokatzea, alegia. Ziur nago hurrengo batean lortuko dugula”. Horrela izan dadila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude