“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak elkartea II. Errepublikaren urteurrena ospatzeko prest dago. Horretarako, bi ekintza antolatu dituzte: apirilaren 13an bandera errepublikarraren igoera eta martxoaren 14an karabana errepublikanoa.
Lehen ekitaldia, apirilaren 13an, igandean, 12:30ean izango da. Txalaparta doinuarekin hasiko da ekitaldia. Komunikatu bat irakurri ondoren, bandera errepublikarra igoko da. Gainera, elkartetik, hiriko balkoietan bandera errepublikarra jartzera animatu dituzte herritarrak.
Apirilaren 14an, astelehenean, 18:30ean Stadium galetik abiatuta eta Irungo hainbat auzotan barrena karabana errepublikanoa egingo dute. Elkartetik azaldu dutenez, autoz, bizikletaz edo patinetez parte hartu ahalko da bertan, bandera errepublikarra eramanez.



