Pasadan asteburuan, ekainaren 7an larunbatean, Irungo IGA Abesbatzak Gasteizko II. Abesbatza Lehiaketa edizioan parte hartu zuen. Hilabete askotako lanaren ostean, 8,31 puntuazio altua lortuta publikoaren eta 2. postuko sariak irabazi zituen.
Lehiaketa hau erronka handia izan da Irungo abesbatza gaztearentzat. Batez ere eramandako programa zailarengatik, esate baterako, Morten Lauridsen konpositorearen “Soneto de la Noche” obrak abesbatza limitera eraman zuen, besteak beste.
Santa Zezilia kontzertua
Bidean ikasitako guztiaren fruituak jaso ondoren, IGA Abesbatza Irunera bi sari garrantzitsuekin itzuli da, baina ez da hor bakarrik geldituko. Elkartearen 5. urteurrenarekin jarraituz eta itxiera moduan, aurtengo Santa Zezilia kontzertuan 5 urte hauetan eskainitako programa esanguratsuenak aurkeztuko dira, taldearen, oraingoz, bide laburra erakutsiz.
Oraindik kontzertuaren data eta lekua publiko egin ez den arren, datak gerturatzen diren heinean, IGA Abesbatzako webgunean eta sare sozialetan informazio gehiago emango da.



