Argazki historikoek balio handia dute. Iraganeko gertakarien lekuko grafikoak izateaz gainera, hiriak eta ohiturak nola eraldatu diren islatzeko aproposak izan daitezkeelako. Irungo Artxiboaren Fototekan bildutako argazki multzo honek XIX. mendearen hasieraz geroztik San Pedro eta San Martzialetako jaiek utzitako aitzinako irudiak biltzen dituzte. Irudiek hiritarren janzkera zein orrazkera ohituren aldaketa agerian utzi edo arbasoen aurpegiak islatzeaz gainera, hiriko zenbait kale eta bazter identifikatu eta azken hamarkadetan zenbat aldatu diren erakusteko aukera eskaintzen dute. Aurten, festak hiriko kaleak beteko ez dituen arren, oroitzapenak berpiztu eta iraganean bizitakoak gogora ekartzeko aukera aproposa izan daiteke.
12028: Jaietako bazkaria San Martzial mendian 1957 urtean.
13012: Danborradako kideak San Juan plazara iristen.
20929: Alardeko infanteriako konpainia deskarga egiten 1954. urtean.
20929: Alardeko infanteriako konpainia deskarga egiten 1954. urtean.
21141: Elizako goi-karguak alardeari amaiera emanez 1961. urtean.
21338: Atxeroak San Juan plazara sartzen 1949. urtean.
21538: Zalditeriako kantinera eta jeneralaren laguntzaileak San Juan plazan 1950. urtean.
26365: Kantinerak aurkezpen egunean 1962. urteko ekainaren 28an.
26406: Artilleriako kideak San Juan plazan 1954. urtean.
27361: Kantinerak eta alardeko soldaduak San Martzial mendian 1923. urtean.
48987: Alardeko kideak XX. mendearen hasieran.
50410: Bandako kideak eta kantinera 1956. urtean.
53144: Erromeria San Marcial mendian.
56460: Patxo Jenerala eta zalditeriako laguntzailea Junkal plazan.
57805: Aire zabaleko mezaren ospakizuna 1910. eta 1913. urteen arteko San Mar- tzial egun batean.