Ostiral honetan, azaroaren 7an, Irantzu Varela Urrestizala kazetari, idazle eta aktibistak (Portugalete, 1974) Manólogo eskainiko du, 20:00etan. CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan izango da, gaztelaniaz.
Autoreak berak honela dio ikuskizunaz: “Manólogo bakarrizketa komiko bat da, eta kontatzen du zer nazkatuta gauden bakeaz eta besteren gustua egiteaz munduak biolentzia, misoginia eta maskulinitatearen goratzea besterik eskaintzen ez digun honetan”.
Emanaldira joan nahi dutenek doan eskuratu ahalko dituzte sarrerak, Udalaren webgunean, Luis Marianoko turismo bulegoan, Amaia KZko txarteldegian eta, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik betiere sarrerarik geratzen bada, CBAko bertako txarteldegian, 7 edo 10 euroan nork aplika ditzakeen hobarien arabera.
Manólogo
Emakumeen gaineko indarkeriei buruzko bakarrizketa komiko bat da. Barre eragitea kontzientzia eta amorrua pizteko modu bat da, baina bada justiziari ihes egiteko modu bat ere, ea ez ote duten pentsatuko serio ari garela! Lagundu bidaia honetan fantasia biolentoan eta barreetan zehar orain arte behintzat arma gisa beren gorputzak eta hitzak bakarrik erabili dituztenekin”.



