Udazkena kultur proposamenez betetako agendarekin inauguratu da

Udazkenaren hasierarekin batera, datozen hilabeteetarako agenda kulturala aurkeztu du Juncal Eizaguirre Kultura arloko ordezkariak. Agendak aurreko urteetakoaren antzeko itxura mantenduko du, aire zabaleko jarduerak, Amaia antzokian edo hiriko beste kultur areto batzuetarako programatutakoekin tartekatuz. Antolatutako ekintza guztiek osasun-agintariek ezarritako segurtasun-neurriak bete beharko dituzte.

Udazkeneko agenda kulturala irailaren 25ean Etorbidearen zubian egitekoa zen Dantz Point ikuskizunarekin inauguratzekoa zen. Eguraldi txarraren ondorioz, ordea, DJ Piek eskainiko duen emanaldia urriaren 2ra atzeratu da eta aurrekisitako ordu berean, arratsaldeko 19:30etan, kontzertua eskainiko du. Publikoa eserita egongo da, eta ohi bezala, gonbidapenak 50 minutu lehenagotik jasoko dira.

Girabira denboraldiko laugarren eta azken saioa urriaren 4an izango da eguerdiko 12:00etan Mendibil parkean hasiko den Txikimusika formatuko ekitaldi batekin. Aurten publikoa aulkietan eserita egon beharko da, aurreko edizioetan bezala piknika egiteko aukerarik gabe.

Amaia Kultur Zentroan, nabarmentzekoa da antzokiaren udazkeneko egitarauan martxotik maiatzera bitartean egiteke geratu ziren ekitaldiak sartu zirela, adibidez, abenduaren 6an Rafael Alvarez”el Brujo”-ren emanaldia. Musika programazioa urriaren 4an hasiko da, 19:00etan, Xoel Lopezen kontzertuarekin. Udazkeneko beste emanaldi nagusietako bat “Geltokiak Izarretara” kontzertua izango da, urriaren 25ean, 19:00etan, Jabier Muguruzaren diskoaren aurkezpena. Musika bandak hilabete bakoitzeko ohiko kontzertuak eskainiko ditu, baina musikari kopuru txikia izango du.

Zine atalean, Bizinema Bang Bang ekimenaren bi saio geratzen dira, urriaren 17an eta abenduaren 26an. Udazkenean FICAB nabarmentzen da, azaroaren 16tik 21era bitartean. Saio berriak ere lantzen ari dira. “Zure aventuraren bila” zikloa hiru hitzordurekin itzuliko da urria eta azaroa bitartean, eta abenduan, berriz, Urpeko Zinema Zikloa egingo da. Lehen hitzordua urriaren 8an izango da, 19:30ean, Begoña Garcia Hugoren eskutik, “Mucha vuelta da la vida, las vueltas dan mucha vida” emanaldiarekin.

Gainera, Oiasso Museoko ohiko kontzertuak ere berreskuratuko dira, publiko murriztuarekin, udaberrian egin ez ziren bi hitzordurekin: Pez Mago azaroaren 13an eta Gorria, La Pulga eta Miren Amurizarekin, abenduaren 11n. Ainara LeGardonen eta Xabier Erkiziaren kontzertua urriaren 17an izango da. Oraingoz, CBAko kontzertu akustikoak ez dira berriz hasiko. Oiartzungo Organozaleak Elkartearen eskutik, Juncal parrokiako Azkue Memoriala izango da. Oraingoan, urriaren 4ean, 19:00etan, kontzertu berezia izango da, eta organoa eta bertsoa batuko dira, Thomas Ospital Iparraldeko organista ospe- tsuaren eta Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbio bertsolarien parte-hartzearekin. Sarrera doan, lekua bete arte.

Bi erakusketa daude zabalik ohiko formatuan, baina publiko kopuru murriztuarekin: Maria Paz Jimenezen “diamante inquieto” erakusketako Menchu Gal aretoan (azaroaren 22ra arte) eta Adour-Bidasoa lehiaketaren erakusketa Amaia KZn (urriaren 11ra arte). Laboral Kutxaren aretoa laster berriro irekitzea ere espero da.

Azkenik, urrian agenda kulturala itzuliko da, formatu digitalean deskargatu edo paperean lortu ahal izango dena; hedapena mugatuagoa izango da, eta banaketa kontrolatua egiten dela ziurtatu ahal izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude