“Irudimena ezaugarri garrantzitsua da bizirauteko”

Yurre Ugarte idazle tolosarra aspaldi errotu zen Irunen. Gurean hain hurbileko elementu dugun ura OLYMPUS DIGITAL CAMERAItsasoa maletan batean bere azken liburuaren haria da, hain zuzen ere. Haur literaturan murgildu da oraingoan, DENONARTEAN argitaletxearekin eskutik oratuta. Erritmo biziko abentura irun du, ederra eta jostagarria.

Peruk bere aitaren maleta beltza gorroto du, han sartzen baititu munduko gauza inportanteenak, semearekin egoteko astirik ez izatearen aitzakia direnak.

– Peruk irudimena martxan jartzen du ihes egiteko, haurrek duten tresna

preziatua.

Irudimena denok daukagu, baina umeek puri-purian dute. Hezkuntzak, kulturak, familiak… mugak jartzen dizkio. Pertsona askok heltzean irudimena galtzen dugu. Istorio honetan gertatzen diren egoera bezain jasaezinetatik irteteko irudimena da tresna. Honen bitartez protagonistak bere bizitzari zentzua ematea lortzen du. Irudimenak abentura bat bizitzea ahalbidetzen dio eta horretan bere nortasuna finkatzen du.

Irudimena bizirauteko ezaugarri garran-tzitsua izan daiteke.

liburua– Ura ere protagonista da. Zergatik?

Umeak putzu batean sartu eta guztiaz ahaztu daitezke. Izan ere, umeek eguneroko elementu arruntenaren bidez ere abenturak bizi ahal dituzte.

– Istorioaren testuingurua oso erreala da, hainbat haur Peru bezala sentizen

direlako.

Baldintza ekonomiko, sozial eta kultural jakinetan gatoz mundura. Guraso gehienak, lana dutenak nahiz langabezian daudenak, lanaren etikan murgildurik daude. Horrek haurrekiko harremana baldintza-tzen du. Etekina bilatzen da, baina etekinaz haratago haurren munduan jolasa eta esplorazioa nagusitu beharko lirateke.

– Abentura edo bidaia batean murgiltzen dira bai haurra eta bai familia.

Semeak bere bidaia egiten du eta familiak ere bai. Bidaiak denei irakasten die zerbait.

Istorio on guztiek lilura pizten dute eta une batez besterik ez bada ere hori lortu badut, bada, pozik nengoke.

– Eneko Ugarteren ilustrazioek lagunduta dator. Zein dira ezaugarriak?

Oso zuzenak dira, ez dira batere barrokoak.

Azaleko haurrarena poliziak egiten duen Peruren erretratua da: martziano itxura dauka. Halaxe ikusten dugu helduok sarri haurren mundua.

– Nolako harrera izan du lanak orain

artekoan?

Jaso ditudan haurren iritziak, baita helduenak ere, oso onak izan dira. Zortzi urtetik gorakoentzat gomendatutako liburua da.

– Haurrei zuzendutako bilduma baten

lehena izan da.

Bai, DENONARTEAN argitaletxeak orain arte umeentzako ipuin ilustratuak plazaratu ditu. Nireak 8 urte baino gehiagokoei zuzendutako bilduma baten lehena da.

– Batik bat helduentzako lanak egin

dituzu. Zergatik orain haurrentzakoak?

Haurren mundua gertutik ezaguna dut. Maleta batetik abiatzen den istorio honek ni aukeratu ninduen, ideia bat daukadanean ez baitut pentsatzen haurrentzat edo helduentzat den.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude