Irun 23. Korrikaren abiapuntu izateko atzera kontaketa hasi da

8 egun baino ez dira falta 23. Korrika Irundik ateratzeko. Martxoaren 14a hurbildu ahala, egun horretan Irunen egitekoak diren ekintzen inguruko informazioa zehaztuz doa. Hain zuzen ere, gaur bertan Bidasoa eskualdean kilometroa babestu duten elkarte eta entitateen zerrenda argitaratu da.

Martxoaren 14rako prest

2024ko martxoaren 14a egun berezia izango da Irunen. Eguneko ekitaldi bereziak goizean hiria zeharkatuko duen Korrika Gaztearekin hasiko dira. 12:30etik aurrera kale animazioa izango da hirian. Arratsaldeko 15:30ean Korrikaren ekitaldi nagusiari hasiera emango zaio. Arratsaldeko 16:00etan Korrika Irundik irtengo da eta hiriko kale ugari zeharkatuko ditu horretarako.

Behin 23. Korrika Irungo mugetatik ateratzen denean, hirian festak jarraituko du, Urdanbia plazan kontzertuak egingo baitira. 17:30etik aurrera Burrunba Elektrotxarangak plaza dantzan jarriko du. 19:30etatik aurrera, Esne Beltzaren kontzertua egongo da. Azkenik, 21:30etatik aurrera Bad Sound eta Lagunak izango dira Urdanibiako eszenatokira igotzen azkenak. Gainera, egun osoan zehar Urdanibia plazan artisau azoka egingo da.

Bidasoako babesleak

Irungo AEK euskaltegiak 23. Korrika babesteko kilometroa erosi eta lekukoa eramango duten elkarte eta erakundeen zerrenda ezagutzera eman du gaur. Zehazki, hauek dira 23. Korrika lagundu nahi izan dutenen izenak: EH BILDU IRUN

 

  • EH Bildu Irun
  • Bidasoako EKT
  • Irungo AEK
  • Josu (Labe Gorri)
  • Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza Fakultatea
  • Mosku Euskalduna
  • Burrunba Elektrotxaranga
  • Irungo Udala
  • Larreaundi-Olaberria auzo elkartea
  • eguzkitza LH, DBH eta Belasko
  • Pio Baroja BHI
  • CEPA bidasoaldea HHI
  • Irungo Mendizaleak
  • Bidasoako ESI Osakidetza
  • CD Bidasoa
  • LHII Plaiaundi
  • Muxikoak Maite
  • Izarkom Koop. elk.
  • CIFP bidasoa LHII
  • Aita Menni
  • Kateko Auzokideak
  • Uliazpi
  • Endanea kafetegia
  • Harresi boleibol kluba
  • Bidasoko Suhiltzaileak
  • Abotsanitz
  • Hondarribia arraun elkartea
  • Hondarribiko Udala
  • Blagan euskara taldea
  • EAJ-PNV
  • Done Pedro itsas gizonen kofradia
  • Mugiri kultur elkartea
  • Talaia eskolak
  • Olagarro kultur elkartea
  • Emil Zatopek Previtek korrikalariak
  • Zumardikoak kultur elkartea
  • Oarsobidasoako hitza
  • Eguia banaketak sl
  • Higer Beer
  • Txingudi rugby club Irun-Hondarribia
  • EH Bildu Hondarribia
  • Txingudi Ikastola
  • Elatzeta Ikastetxea
  • Hirubide Lekaenea
  • AMPA Osinbiribil ige
  • Dunboa-Toki Alai
  • Betti Gotti eskara taldea
  • Irungo EAJ/PNV
  • CAFeko euskara zerbitzua
  • bar Ekialde
  • Mari Ostatua
  • Irungo CAFeko LAB
  • Irungo udal euskaltegiko irakasle eta irakasle ohiak
  • LAB
  • Kemen dantza taldea
  • Hezten aisialdi euskaltzalea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude