Irungo Udalak Coronavirusaren zabalkundea ekiditeko neurriak hartu ditu

Irungo Udalak Coronavirusaren zabalkundea ekiditeko neurriak hartu ditu. Neurri horien barnean hiriko heziketa zentroak eta adineko pertsonentzako guneak aldi baterako itxiko dira. Era berean, udal titulartasuneko instalazioetan egitekoak ziren adineko pertsonei zuzendutako  ekintza guztiak bertan behera uztea erabaki da.

Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak jarraituz, Irungo Udalak Luis Mariano eta Iraso gizarte-zentroak eta Belaskoenea, Behobia, San Miguel, Anaka-Puiana, Palmera Montero eta Ventas auzoetan kokatutako adineko pertsonentzako lokalak aldi baterako ixtea erabaki du.

Neurri hauen bitartez gune hauetako erabiltzaileak diren pertsonen artean Coronavirusa zabaltzea ekidin nahi da, egungo egoera eta informazio epidemiologikoa eta beste alorretan hartutako neurriak jarraituz.

Era berean, udal titulartasuneko instalakuntzetan antolatuak zeuden ekintzak bertan behera uztea erabaki da, asteburuetan Ficoba eta Palmera Monteron antolatu ohi diren dantzaldiekin batera. Izan ere, 2019-nCoV nagusiki 5 mikra baino gehiagoko arnas tantengatik eta infektatutako jariakinekiko kontaktu zuzenagatik transmititzen dela uste da.

Neurri osagarriak

Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituz, martxoaren 13tik aurrera hezkuntza zentroak ixteko erabakia hartu da. Horrela, Udal Haur Eskola, Kontserbatorioa eta Musika Eskola ere aldi baterako itxita egongo dira. Gainera, agintari eskudunen gomendioak jarraituz, garbiketa eta desinfekzio lanak indartu dira hiri-autobus zerbitzuko azaleretan, Lekaeneako apartamentuetan eta Ama Xantaleneko adineko pertsonen egoitzan. Azken zentro honetan, Foru Aldundiaren gomendioak jarraitzeko, bisiten erregimena mugatu da.

Gomendio eta neurriak

Gizarte osoari dagokionez, COVID-19aren transmisioa ekiditeko osasun agintariek igorritako neurri eta gomendioak gogoratzen dira:

-Eskuen higiene arduratusa: ura eta xaboia erabiliz garbitzea

– Eztul edo doministiku egiterakoan ahoa besaurrearekin estaltzea. Behin erabiltzeko mukizapiak erabiltzea eta, erabili ostean, zakarrontzira botatzea.

– Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean geratu eta deitu 900 20 30 50 telefono zenbakira.

Halaber, agintarien gomendioak jarraituz, pertsona aglomerazio handiko lekuak saihestea gomendatzen da.

Ostiral honetan, martxoak 13, egin behar zen Mikromezuen Lehiaketako sari-banaketa atzeratu da.

Ostiralean udal arlo ezberdinak ostiraleko lehenengo orduan berriro bilduko dira egoera aztertu eta, beharrezkoa izatekotan, neurri berriak hartzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude