Nuria Veigak OnBizi proiektua martxan jar-tzea erabaki zuen bere bidaiei esker txirrinden oinarrizko konponketarako guneak ezagutu ostean. Hemen inguruan antzeko zerbitzurik ez zegoenez eta bizikletaren sektorearen gorakada ikusita, aspaldian buruan gordetako ideiaren alde apustu egitea erabaki zuen. Negozio ideia honekin Nuria Veigak duela gutxi IrunOn saria jaso du OnBizi proiektuari esker.
Zu zeu bizikleta zalea zara?
Hirian ahal bezain beste erabiltzen saiatzen naiz. Nire burua “bidegorriko neska” bezala deskribatzen dut, ez bait naiz aldapa zalea.
Erraza izan zen proiektuaren bideragarritasuna topatzea?
Berria izan ez arren, goraka doan sektorea dela ikusteak behar nuen bultzada eman zidan. Gainera, egin beharreko hasierako inbertsioa txikia da, egitura gutxi eska-tzen baitu. Hasierak gogorrak izan arren, etorkizunean hazten jarraitzea espero dut.
Zertan datza OnBizi zerbitzua?
OnBizi txirrinda konpontzeko guneak dira. Modelo desberdinak daude: puzteko bonbarekin, erremintekin, txirrinda konponketetarako zintzilikatzeko aukerarekin, … Bizikletei oinarrizko konponketak egiteko pentsatuta dagoen zerbitzua da.
“Bizikletei oinarrizko konponketak egiteko pentsatuta dagoen zerbitzua da”
Irunen duela gutxi konponketa-gune hauek kokatu dira?
Bai, mugikortasun teknikariarekin hitz egiten ostean, 4 eskatu zizkidaten eta, momentuz, 3 dira jarrita daudenak. Guneak pertsonalizatzeko aukera eskaintzen dugu, beraz, Irungoak gorriak dira Irungo logotipoarekin. Momentuz, jende konponketa-guneak erabiltzen hasi dela esan dezakegu eta oso pozgarria da hori ikustea.
Konpoketa-guneek kokapenaren arabera ezaugarri edo zerbitzu ezberdinak dituzte?
Bai. Hondarribikoa, adibidez, kostaldean dagoenez, altzairu erdoilgaitzez egina dago. Konponketa-guneak espazio publiko zein pribatuetan kokatzeko aproposak dira eta bezeroaren eskakizunetara egokitzen dugu gune bakoitza.
Zein beste lekuetan ipini dituzue jada OnBizi konponketa-guneak?
Hondarribian, Iruñan, orain Vilanova i la Geltrún jarri behar dituzte, Garbera eta beste merkatal-gune batzuetan, Baztanen, Iberdrola dorrean … Orain bilera asko ditugu, zerbitzua camping eta gasolindegiak bezalako tokietan ipintzeko, izan ere, bezero posibleen taldea oso handia da eta domino efektua gertatzen ari dela ikusi dugu.
Zerbitzu honek bizikletaren erabileraren gorakada lagundu dezake?
Bai, turismo aldetik zein hiriko erabilera. Horrelako puntuek txirrindari edozein momentutan konponketa erraz bat egiteko aukera izango duzula zihurtatzen dizute, behintzat helmugara iritsi ahal izateko.
Zentzu honetan, Europako beste herrialdeetan pausu bat aurretik doaz?
Orokorrean bai. Esaterako, Alemaniako trenbide sareak duela gutxi eskaera handi bat egin du sareko ia geltoki guztietan horrelako guneak jartzeko. Batez ere, Belgika, Alemania, Norvegia eta Polonia bezalako herrialdeak oso aurreratuak daude alor honetan.
“Belgika, Alemania, Norvegia eta Polonia bezalako herrialdeak oso aurreratuak daude alor honetan”
Konponketa-guneen mantenimendu lanetaz arduratzen zarete?
Ez, bezeroak kudeatzen du. Guk azalpenak emanten dizkiegu, baina, mantenimendu lana oso oinarrizkoa da. Egin beharrekoa erremintak euriaren ostean lehor edukitzea eta olio pixkabat botatzea da, besterik gabe.
Zer suposatu du zuretzat ideak orai dela gutxi IrunOn sariara irabazteak?
Poz handia ematen du horrelako sari bat jasotzeak, bertako errekonozimendu bat izateaz gainera, ideia epaimahaiak ondo baloratzea asko eskertzen da.
Etorkizunean proiektua zabaltzeko asmorik duzu?
Estatu mailako distribuzioa nire esku dago eta, gainera, Frantzian saltzeko aukera dut. Bezero posibleen talde zabala ikusita eta momentura arte izandako arrakastarekin, nahiko erraz saldu daitekeen zerbait dela uste dut.
Elkarrizketaren bideo osoa Txingudi Onlinen ikusgai.