Ekainaren 14 eta 15ean, Jaizubia Zaldiketa Eskolak XXXV.Irun Hiria Sari Nagusia ‘Nagore Otañoren Oroimenezkoa’ hartuko du. San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren baitan ospatu ohi den txapelketa da, Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin.
Ehun zaldizko eta amazona baino gehiagok parte hartuko du hitzorduan. Jatorriari dagokionez, Klubeko kideez gain, Iparraldetik, Arabatik, Bizkaitik, eta Gipuzkoako beste hipika batzuetatik etorritako bikoteak lehiatuko dira.
Txapelketa Jaizubia Zaldiketa Eskolako pista nagusian izango da, goizeko 9:00etan hasita. Hainbat altueratako jauziak izango dira: 0,50 metrotik hasita, Sari Nagusiak izan ohi duen 1,25 metroko altueraraino.
Oso proba zorrotzak eta ikusgarriak dira; horregatik, gipuzkoarrak asteburu horretan Jaizubia Zaldiketa Eskolara gerturatzera animatu nahi dituzte Jaizubia Zaldiketa Eskolatik, kontutan izanda gainera, naturaz inguratutako ingurune pribilegiatu batean kokatuta dagoela Jaizubia Zaldiketa Eskola. Parte-hartzaileen eta ikusleen etorrera errazteko, ibilgailuentzako aparkalekuak jarriko dira Txingudi Ikastolan eta Urdanibia Jauregiaren inguruan.
Irun Hiria Sari Nagusia ‘Nagore Otañoren Oroimenezkoa’
Irun Hiria Sari Nagusia ‘Nagore Otañoren Oroimenezkoa’ urtero ospatzen da ekainean, San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren barruan. Jaizubia Zaldiketa Eskolak 30 urte baino gehiago daramatza txapelketa hau antolatzen. 2007 urtera arte ‘San Martzial Derbia, Irun Hiria Sari Nagusia’ deitu zen, baina urte horretan Lasarteko hipodromoan Nagore Otaño zaldizkoak izandako istripuaren ondorioz, 2008an Irun Hiria Sari Nagusia ‘Nagore Otañoren Oroimenezkoa’ izena hartu zuen.



