Juncal Cuñadok eta Sergio Nietok irabazi dute XVIII. Txingudiko Badiaren Zeharkaldia. Sergio Nieto fondista errioxarrak irabazi zuen gizonezkoetan Master + Luis Goñi eta Mikel Iriondoren aurretik. Izan ere, azkarrena izan zen proba itxi zuen hondarreko lasterketari esker. Emakumezkoetan lehia gutxiago izan zen eta Juncal Cuñado oso argi nagusitu zen 2 minututan hurrengo neskaren aurretik.
Eguna ezin hobea izan zen proba jokatzeko, eta azkenean 228 lagunek eman zuten izena, iaz proba antolatu ez ostean.
Kategoria bakoitzeko irabazleak hauek izan ziren:
Seniorra: Juncal Cuñado eta Sergio Nieto
Masterra: Almudena Prior eta Asier Goenaga
Masterra +: Pilar Rojo eta Luis Goñi
Beteranoak 2: Maria Eseverri eta Iñaki Tolosa
Beteranoak: Miren Vazquez eta Bittor Elizalde
Aurretik, eta urtero bezala, haurrentzako zeharkaldi laburrago bat egin zen hondartzaren barruan, eta Oihan Cabanes eta Nora del Rio izan ziren garaile. Mutiletan Oihan Ibai Cabrerizo eta Jon Txapartegi sailkatu ziren, eta emakumezkoetan Noraren ostean, Irune Ausan eta Enara Cendoya sartu ziren.
Klubak boluntario, administrazio eta babesleen lan handia eskertu du, horiek gabe ezinezkoa izango baitzen proba aurrera eramatea.