Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere, Kabigorrik Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioak antolatutako elikagai bilketan parte hartuko du. Elikagaien karabanan bildutako janaria Tinduf-era, Aljeliara, saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramango da. Izan ere, 165.000 pertsona bizi dira bertan duela 48, ezer gabe, gehienak emakumeak eta umeak direlarik.
Janari bilketan lagundu nahi dutenek ,urtarrilaren 25tik 27ra arte, Kabigorrira produktu hauek ekar ditzakete: atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta konpresak. Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ekarri ordez, plastikoz bilduta ekartzea gomendatzen dute, hara eramateko hobeak baitira.
Harrera familien bila
Halaber, 2024ko uztailan eta abuztuan etorriko diren 9 eta 12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu sahararrentzat harrera-familien bila ari dira. Horrela, beren seme-alabek beste bizimodu bat ezagutzea eta baloratzea nahi dutenek, eta harrera honetan interesatuta daudenek, Udaleko Ongizate saliera ala Tadamum elkartera jo dezakete tadamum@hotmail.es helbide elektronikora idatzita edo 628 569 463 telefono zenbakira deituta. 2024ko martxoaren amaiera arte jasoko dira harrera-familien eskaerak.



