Kemen dantza taldeak 2025eko Inauterien prestaketa lanak hasi ditu. Aurten martxoaren 1ean, larunbatean, egingo dute Euskal Herri Inauteria. Aurtengo gaia Lizartzako inauteria izango da.
Euskal Herri Inauterian parte hartu nahi duten horientzat, Kemen dantza taldeak ikastaroa antolatu du. Guztira, 4 entsegu egingo dituzte, otsaileko ostegun guztietan: otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Entseguak arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara izango dira, Uranzu pilotalekuan.
Interesa izanez gero, deitu 686 872 207 telefono zenbakira izena emateko.