Bidasoa KEak 2024/2025eko Artalekuko Plenitude Ligako lehen partida Klubaren Eguna izendatu du. Lehen taldeak Barçaren bisita jasoko du Irunen, Ligako egungo txapelduna eta Iberiar Superkopako txapelduna. Iragan denboraldian gertatu zen bezala, merezimenduzko berdinketa batekin eta bidasotarrentzat poztasun eztanda bat suposatu zuena inaugurazio jardunaldian, irailaren 22ko norgehiagoka (19:00etan) emozio goreneko beste lehia bat bezala aurkezten da.
Aste honetan, irailaren 9tik (astelehena) 12ra (osteguna), abonatuek sarrera erosi eta ohiko eserlekua erreserbatzeko aukera izango dute esteka honen bidez. Data horietatik aurrera, sarrera erosi ahal izango dute, baina ez dute eserlekua ziurtatuta izango. Prezioak honako hauek dira: 15 urtetik gorako abonatuak 10 euro eta 15 urtetik beherako abonatuak 5 euro.
Irailaren 13tik aurrera, ostirala, publiko guztiarentzako sarreren salmenta orokorra hasiko da. Abonatuak ez diren eta Bidasoa Irun eta Barçaren arteko partidaz Artalekun gozatu nahi duten pertsonek sarrera erosi beharko dute Bidasoa KEaren webguneko sarreren salmentaren atalaren bidez edo klubak Artalekun duen bulegoaren bidez 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Prezioak honako hauek izango dira: 25 urtetik gorakoak: 20 euro; 16 eta 24 urte bitarteko gazteak 12 euro; 15 urteko eta 15 urtetik beherako gazteak: 7 euro.
Abonatuen kanpaina
CD Bidasoak 2024/2025 denboraldirako abonatuen kanpaina martxan jarraitzen duela gogorarazi du. Interesatuek Artalekun duten bulegoan eman beharko dute alta (ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00tik 18:00etara).Bestetik, bazkideak@cdbidasoa.eus helbide elektronikoan, Klubaren Egunari eta abonatuen kanpainari buruz interesdun orok duen edozein kontsulta eta zalantza erantzungo da.