Konekta zerbitzuak Reggae eguna antolatu du maiatzaren 7rako

Reggae mugimendua gustukoa baduzu gorde hurrengo data hau: Maiatzak 7.

12:00tik-23.00ra, Sargia parkean Reggae kulturaren inguruko egun oso bat ospatuko dugu Konekta zerbitzua eta Basque Reggae Kultureko gazteei esker. Egunean zehar hainbat ekitaldi izango dira, baita Basque Reggae Cultur, Blackboard Jungle eta Watts Attacken kontzertuak ere.

Animatu eta pasa zaitez musikaz eta kulturaz gozatzeko! Mundiala izango da!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude