Korrika Txikiak euskararen aldeko lasterketa handia egin du gaur Irunen

23. Korrikaren hasierak arrasto handia utzi du hirian. Irundik aldendu arren, euskararen aldeko ekimenak ez dira amaitu. Izan ere, gaur goizean Irungo ikastetxeetako ikasleek hiriko erdiguneko kaleak korrika zeharkatu dituzte, joan den astean eguraldiaren ondorioz bertan behera geratu zen Korrika Txikia berreskuratuz.

Euskararen alde korrika, kantu eta oihu egin dute Belaskoenea, Dunboa, Eguzkitza, El Pilar, Elatzeta, Irungo La Salle, Lekaenea,  San Vicente de Paul, Toki Alai eta Txingudi Ikastola ikastetxeetako ikasleek. Lekukoa eskuz esku txandakatu ostean, Zabaltza plazara iritsi dira mikrofono aurrean eskola bakoitzak prestatutako mezua ozen irakurtzeko. Horrela, bozgorailuetatik euskararen aldeko mezuak irakurri dituzte musika eta plazan bildutakoen txalo artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude