Lagunartekoak jokatuz amaiera emango diote Txingudi errugbi klubeko taldeek denboraldiaurreari

Txingudi Errugbi Klubak urteroko topaketa ospatuko du Lekarozko aterpetxean, non klubeko jokalari, prestatzaile eta lagunek errugbiaz beteriko asteburua pasako duten. Topaketa probestuz, talde ezberdinek lagunartekoak jokatuko dituzte Baztango zelaian.

Larunbatean, 12:00etatik aurrera, gizonezkoen senior taldeak etxekoekin, Baztan Menditarrakekin, neurtuko ditu indarrak. Iñigo Camareroren mutilek denboraldiaurreko lehenengo partidan jasotako porrotari buelta eman nahiko diote.

16:00etan, 16 urte azpikoak aterako dira berdegunera Bera Beraren aurka jokatzeko. Bitartean, 18 urte azpikoek Hernani bisitatuko dute bertako taldearen aurka neurtzeko.

Egitarauari amaiera emanez, emakumezkoen taldeak Bera Bera-Ordiziaren aurka denboraldiaurre honetako bere partida bakarra jokatuko du.

Euskadiko 16 urte azpikoen selekzioa

Aritz Arrieta Euskadiko 16 urte azpiko selekzioarekin bat egitera deitua izan da euskal konbinatuak datorren irailaren 25ean Zarautzen egingo duen entrenamenduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude