Dunboak auzoaren 50. urteurrena ospatuko du uztailaren 5ean eta 6an

Dunboak auzoaren 50 urteko historia ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu uztaileko lehen astebururako. Horrela, uztailaren 5ean eta 6an auzoaren urteurren berezi ospatuko dute, bazkari herrikoia eta guzti. Festa Dunboako auzo elkarteak antolatu du, Irungo Udalaren eta El Jardin tabernaren laguntzaz.

Uztailaren 5ean, larunbatean, 17:00etan hasiko den argazki erakusketarekin hasiko dute egitaraua. 18:00etatik aurrera Sevillanen emanaldiaz gozatu ahalko da, Caramelo taldearen eskutik. Arratsaldeko 19:00etan Atzokoak abesbatzak emanaldia eskainiko du. Azkenik, 20:00etatik aure DJ Apak eguna amaitzeko diskofesta girotuko du.

Uztailaren 6an, igandean, 12:00etan “Irun Hiria” Musika Bandak emanaldia eskainiko du. 14:00etan berriz, bazkari herrikoia hasiko da. Arratsaldean, 16:30etik aurrera Remenber taldeak festa agurtzeko kontzertua emango du.

Bazkari herrikoia

Bazkari herrikoiaz gozatu nahi dutenek, ekainaren 23tik 27ra egin beharko dute izen ematea. Horretarako Dunboako liburutegira gerturatu beharko dira 18:00etatik 20:00etara. Gainera, izena ematerakoan bazkaria eskudirutan ordaindu beharko dute eta edukiera bete arte bertan izena emateko aukera egongo da.

Elkarteko bazkideek 20€ ordainduko dituzte bazkariarengatik eta 10€ haurrentzako menuarengatik. Gainerakoek, 30€ ordainduko dituzte helduen bazkariarengatik eta 15€ haurren bazkariarengatik.

Haurrek pasta tomatearekin, oilasko errea patata txipekin eta txokolatezko natillak jango dituzte. Helduek berriz, entsalada errusiarra ganbekin eta Nafarroako zainzuriak ozpin ilustratuarekin, perretxiko eta pikillo piper budina piper gozo saltsarekin, bakailao solomoak saltsa berdean piperrekin eta moka tarta kafa kremarekin. Menuaren barnean sartzen dira, ardoa, freskagarriak, kafeak, infusioak eta kopa bat.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude