Lapurriturrik Mikologia Ezagutzen tailerra proposatzen du urriaren 11rako

Lapurriturriko Informazio-puntuak, Irungo Udaleko Garapen Jasangarriko arloak sustatuta, urriaren 11rako, larunbaterako, “Mikologia ezagutzen” izeneko jarduera eskaintzen du. Hitzordua 11:00etan hasiko da eta Lapurriturriko Informazio-puntutik bertatik abiatuko da. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta urriaren 6ra arte egin ahal izango da 010 telefonora deituz edo udal webgunearen bidez.

Bertaratzen diren pertsona guztiek Lapurriturriko informazio-puntuaren inguruan aurki daitezkeen onddoak ezagutzera emango dira, oinezko ibilbide baten bidez. Jardueran espezie adierazgarrienak ezagutaraziko dira, mikologiari buruzko oinarrizko informazioa eskainiz. Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Saileko ordezkari batek gidatuko du ibilbidea.

Jarduera herritar guztiei zuzenduta dago eta, bereziki, 8 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familientzat. Izen-ematea derrigorrezkoa da eta urriaren 6ra arte egin ahal izango da 010 telefonora deituz edo udal webgunearen bidez. Lapurriturriko Informazio-puntutik mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen dute.

Lapurriturriko Informazio-puntua

Lapurriturriko informazio-puntuak asteburu, jaiegun eta zubi guztietan irekiko ditu ateak ekainaren 1etik urriaren 31ra, 09:30etik 13:30era. Udan zehar jarduera tematikoak eskainiko dira, inguruko balio historiko, kultural eta naturalak ezagutzeko helburuarekin. Nabarmentzekoa da aurten, berrikuntza bezala, urrian naturaren baliori buruzko jarduera bat egingo dela Osinbiribileko eremu naturalean. Aukera paregabea izango da inguruko hegaztiak ezagutzeko.

Informazio-puntuak hamabost urte baino gehiago daramatza parkearen berri ematen bisitari guztiei, eta, horretarako, hainbat jarduera egiten dira denboraldi osoan zehar. Udaberrian, udan eta udazken hasieran jarduerak antolatzeaz gain, bisitariei informazioa ere ematen diete informazio-puntuan bertan, paperean eta baita gidari batek parke naturalari buruzko azalpenak emanez ere, dela bost ibilbide tematikoen inguruan (elurzuloak, meatzaritza, ikazkintza, gerrak, eta flora, fauna eta ura) dela inguruko eskaintza turistikoaren inguruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude